Edukira joan

Nova Gorica

Koordenatuak: 45°58′N 13°39′E / 45.97°N 13.65°E / 45.97; 13.65
Wikipedia, Entziklopedia askea
Nova Gorica
Nova Gorica
Nova Gorica
hiri/herria
Administrazioa
Herrialdea Eslovenia
EskualdeaGorizia
AlkateaMatej Arčon
Izen ofizialaNova Gorica
Jatorrizko izenaNova Gorica
Posta kodea5000
Geografia
Koordenatuak45°58′N 13°39′E / 45.97°N 13.65°E / 45.97; 13.65
Map
Azalera309 km²
Altuera92 m
MugakideakGorizia eta Savogna d'Isonzo
Demografia
Biztanleria13.031 (2020ko urtarrilaren 1a)
−821 (2006)
alt_left 6.309 (%48,4) (%51,6) 6.722 alt_right
Dentsitatea42 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1952
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakKlagenfurt, Aleksandrovac (en) Itzuli, Otočac (en) Itzuli, San Vendemiano eta Oghuz (en) Itzuli
MatrikulaGO
http://www.nova-gorica.si www.nova-gorica.si

Nova Gorica (ˈnɔ̀ːʋa ɡɔˈrìːt͡sa ahoskatua), Esloveniako hiria da, Goriziako hiri handiena. 2012ko erroldaren arabera 36.710 biztanle ditu.

Italiarekiko mugan kokaturik dago, hango Gorizia hiriaren hedapena denez Nova Gorica izena ("Gorizia berria") izena hartu du. Soča ibaiak banatzen ditu herri biak.

Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean Italiak aliatuekin bake ituna sinatu zuen. Bertan Gorizia probintziako lur gehienak Esloveniaren esku geldituko zirela erabaki zen, baina hiri handiena zen Gorizia Italiaren menpe gelditu zen, mugan bertan. Mugak hiriaren erdialdea hartu zuen baina auzoen %40a Jugoslaviaren barnean (beraz Eslovenian) gelditu ziren. Biztanleriari dagokionez hiriaren %20a baino ez zen, 10.000 pertsona inguru. Sakabanatuta zeuden suburbio hauek elkar lotzeko hiri berria eraikitzeko planari ekin zioten 1947an. Nova Gorica, beraz, planifikaturiko hiri bat da. Edvard Ravnikar arkitektu esloveniarrak diseinatu zuen hiri berria.

Nova Gorica 1952an inauguratu zen ofizialki baina 1950. eta 1960. hamarkadetan hazten jarraitu zuen. 199eko hamarkadan hainbat auzo independente bihurtu ziren eta Esloveniako 10 hiri handienen zerrendatk atera zen. Hala ere aipatu behar da Eslovenia mendebaldeko bigarren hiri handiena dela, Koperren atzetik.

ND Gorica futbol taldeak Esloveniako 4 Liga eta 3 Kopa eskuratu ditu, Maribor eta Olimpia Ljubljanaren atzetik palmares onena duen taldea da.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Kostanjevica monasterioa: Hiriaren hegoaldean dagoen Kostanjevica muinoaren oinean eraikitako XVII mendeko monasterio frantziskotarra da.
  • Sveta Gora mendia: Mendi sakratua esan nahi du, izan ere 450 urtetan zehar erromesen leku kuttuna izan baita. 682 metrotako altuera dauka eta bertatik ikuspegi itzela dago egun garbietan, Istria, Venezia, Dolomitak eta Juliotar Alpeak ere ikus daitezke.
  • Branik gaztelua: Hiritik gertu dagoen XIII mendeko gaztelua.
  • Siolkan zubia.

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]