Nobela erromantiko
Nobela erromantikoa, nobela arrosa[1] ere deitua, bi pertsonen arteko harremana eta maitasun erromantikoa ardatz nagusi dituen generoko fikziozko nobela da. Normalean, amaiera emozional gogobetegarria eta baikorra du. Genero hau garatzen lagundu duten egileak Maria Edgeworth, Samuel Richardson, Jane Austen eta Charlotte Brontë dira.
Eleberri erromantikoek hainbat azpigenero biltzen dituzte, hala nola fantasia, erromantze garaikidea, historikoa, fikzio paranormala eta zientzia-fikzioa. Emakumeak izan dira tradizioz nobela erromantikoen irakurle nagusiak, baina Romance Writers of America erakundearen arabera, gizonen % 16k eleberriak irakurtzen dituzte.[2]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Romance Writers of Americak genero horretakotzat hartzeko eleberrien bi arau nagusiak definitzen ditu:
- Istorioa bi pertsonen artean sortzen den harreman eta maitasun erromantikoan zentratu behar da. Lehen aipatutako elkarte estatubatuarraren ustez, gaur egun ez da soilik maitasun erromantiko heterosexualean zentratu behar, baizik eta, definitzen dutenez, trama nagusia maitemintzen diren eta haien harremanak funtziona dezan ahalegintzen diren bi pertsonari buruzkoa da. Liburuko gatazka maitasun istorioan zentratzen da. Liburuko klimaxak amodiozko istorioa argitzen du. Beste azpitrama batzuk ere egon daitezke, baina maitasun-istorioak gai nagusia izaten jarraitu behar du.
- Istorioaren amaiera positiboa izan behar da, irakurleari protagonisten arteko maitasunak eta haien arteko harremanak iraun egingo dutela gainerako bizitzetan esanez. Erakundearen arabera, "amaiera emozionalki ona eta baikorra" izan behar da. Nobela arrosak irakurlea ondo sentitzeko moduan amaitzen dira. Jaiotzetiko justizia emozionalaren ideian oinarritzen dira, jende ona azkenean saritua eta gaiztoa zigortua izatearen ideia manikeoa dute. Eleberri arrosa batean, maitasunaren eta harremanaren alde borrokatzera arriskatzen diren maitaleak justizia emozionalarekin eta baldintzarik gabeko maitasunarekin saritzen dira azkenean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Elhuyar Hiztegia
- ↑ (Ingelesez) Romance Writers of America. The Romance Genre. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |