Museum Cement Rezola
Museum Cement Rezola | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Añorga |
Arkitektura | |
Deskribapena | |
Irekitze data | 2000 |
Webgunea | http://www.museumcemento.rezola.net |
Museum Cement Rezola Gipuzkoako Donostia hiriburuko Añorga auzoan dagoen museo bat da, hiriko erdigunetik 3 kilometro ingurura. Bertan ikusentzunezko, simulazio eta modulu elkarreragileen bidez zementuak gizarte garaikidean izan duen garrantzia erakutsi nahi da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Museoa 2000. urtean sortu zen, Rezola Zementuak fabrikaren 150. urteurrena zela eta, Luis Peña Gantxegi arkitektiak proiektatu zuelarik.
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eraikina Añorgako Eskola zaharrean kokatua dago, auzo honetako eliza, futbol zelaia eta pilotalekuaren aldamenean, eta Rezola Zementuen lantegiaren parean.
Sarrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bai sarrera nahiz bisita gidatuak doakoak dira.
Aldi batetarako erakusketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Museoak arkitektura, ingeniaritza, ingurumena, artea, eraikuntza, diseinua eta material berriekin zerikusia duten aldi batetarako erakusketak antolatu ohi ditu. Beste askoren artean, Luis Peña Gantxegi, Eduardo Torroja, Richard Meier, Eduardo Chillida, Antoni Gaudí, Alvar Aalto, Le Corbusier eta abar museo honetako erakusketa programazioan agertu izan dira.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Museum Cement Rezola museoaren webgunea (Gaztelaniaz) (Ingelesez)