Moskuko ordua
KALT | Kaliningradoko ordua | UTC+2 | (MSK−1) | |
MSK | Moskuko ordua | UTC+3 | (MSK±0) | |
SAMT | Samarako ordua | UTC+4 | (MSK+1) | |
YEKT | Jekaterinburgeko ordua | UTC+5 | (MSK+2) | |
OMST | Omskeko ordua | UTC+6 | (MSK+3) | |
KRAT | Krasnoiarskeko ordua | UTC+7 | (MSK+4) | |
IRKT | Irkutskeko ordua | UTC+8 | (MSK+5) | |
YAKT | Jakutskeko ordua | UTC+9 | (MSK+6) | |
VLAT | Vladivostokeko ordua | UTC+10 | (MSK+7) | |
MAGT | Magadango ordua | UTC+11 | (MSK+8) | |
PETT | Kamtxatkako ordua | UTC+12 | (MSK+9) |
Moskuko ordua (MSK) UTC baino hiru ordu beranduago da (UTC+03:00), Errusiako mendebaldeko eremurik handienean erabiltzen da, San Petersburgo barne. Errusiako ordu-eremuetatik bigarren mendebaldeena da. 2014ko urriaren 26tik aurrera ez du udako ordutegirik[1], eta 2011ko martxoaren 27tik data horretara arte UTC+04:00 izan zen[2].
Moskuko ordua erabiltzen da tren, itsasontzi eta beste hainbat garraioren ordutegia finkatzeko Errusian zehar, baina hegazkinek ordu lokala erabiltzen dute. Errusiako irratiek, maiz, Moskuko ordua iragartzen dute, eta ordu hori ere agertzen da telegramak bidaltzerakoan. Maiz, Moskuko ordua erabiltzen da UTC beharrean ordu erlatiboak esateko. Adibidez, Jakutskeko ordua (UTC+09:00) MSK+6 bezala iragar daiteke Errusian.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) International, Sputnik. (2014-10-26). «Russia Turns Clocks Back to 'Winter' Time» Sputnik International (Noiz kontsultatua: 2023-09-03).
- ↑ (Ingelesez) «Russia Abolishes Winter Time» www.timeanddate.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-03).