Maxentzio
Maxentzio | |||||
---|---|---|---|---|---|
306ko urriaren 28a (egutegi gregorianoa) - 312ko urriaren 28a (egutegi gregorianoa)
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Erroma, 278 (egutegi gregorianoa) | ||||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||||
Heriotza | Milvio zubia, 312ko urriaren 28a (33/34 urte) | ||||
Heriotza modua | giza hilketa: itotzea | ||||
Familia | |||||
Aita | Maximiano | ||||
Ama | Eutropia | ||||
Ezkontidea(k) | Valeria Maximilla (mul) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | latina | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Antzinako Erromako erlijioa |
Marko Aurelio Valerio Maxentzio[1] (latinez: Marcus Aurelius Valerius Maxentius; c. 278 - Erroma, 312ko urriaren 28a) Mendebaldeko erromatar enperadorea izan zen, 306tik hil zen arte. Maximianoren semea eta Galerioren suhia izan zen.
Estreinako urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maxentzioren jaiotze-data ezezaguna da, 278 inguruko batek izan behar du ordea. Enperadore izatekoa zen Maximianoren semea izan zen Maxentzio.
Aita enperadore izendatu zuten 285ean, eta bera ere tronua hartuko zuela ematen bazuen ere, ez zuen inolako kargu garrantzitsurik aitaren agintaldian. Valeria Maximilarekin ezkonduta, bi seme alaba izan zituen, haietako bat Valerio Romulo izenekoa. Bestearen ezezaguna da.
305ean, Dioklezianok eta Maximianok erretiroa hartu zuten. Zesar ohiek, Konstantzio Klorok eta Galeriok, Augusto titulua jaso zuten. Konstantino eta Maxentzio, enperadoreen semeak izanda ere, kanpoan utzi zituzten. Severo II eta Maximino Daia ziren zesar izendatuak.
306an, Konstantzio Kloro hil zen. Konstantino, haren semea, enperadore izendatu zuten uztailaren 25ean. Galeriok zesar titulua eman zion. Eredu honi jarraiki, urte horretan bertan Maxentzio enperadore bihurtu zen.
Boterea eskuratzen
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erroma hiriak Inperioko beste edozeinek bezalako zergak ordaindu behar zituelako zurrumurruak eta Pretoriar Goardia erabat desegingo zelako esamesak hedatu zirenean, matxinadak sortu ziren. Erromako ofizial batzuek Maxentziori enperadore titulua onar zezala eskatu zioten. Maxentziok ohorea onartuta, publikoki enperadore aldarrikatu zuten hiritarrek urriaren 28an.
Maxentzioren autoritatea Italiako hegoaldean, Korsikan, Sardinian, Sizilian eta Afrikako probintzietan onetsi zen. Italiako iparraldeak Severo mendebaldeko augustopean jarraitu zuen, Milanen bizi zelako.
Hastapenean, Maxentziok ez zuen augusto edo zesar titulurik erabili, princeps invictus (Garaitu gabeko printzea) baizik, Galerio enperadoreen onarpenaren zain. Nolanahi ere, ez zen halakorik gertatu. Maxentziorekiko desatsegintasunaz gain, Galeriok bere burua enperadore izendatze hori (Konstantinok eta Maxentziok egin zuten bezala) geldiarazi nahi zuen.
Konstantinok aitaren armadak eta lurraldeak irmo zituen haren menpe, baina hori ez zen Maxentzioren kasua: bosgarren enperadorea izanda, ez zeukan tetrarkian inolako lekurik. Gainera, tropa gutxi zuen haren agindupean. Usurpatzaile honen kontra egitea erraza izango zelakoan, 307ko hasieran Severo II.a Erroma joan zen armada handi baten buruan. Hala ere, armada horretako soldadu gehienak Maximianoren, Maxentzioren aitaren, pean ibiliak ziren. Erromara iritsitakoan, Maxentziori leialtasuna zin egin zioten Severo II.aren soldadu gehienek.
Maximiano bera itzuli zen erretirotik semea laguntzeko eta babesteko. Severo II.ak Ravennara ihes egin zuen. Handik gutxira, errenditu zen Maximianok bizitza barkatuko ziola agindu bati zion. Maxentziok augusto titulua hartu zuen orduan. Haren menpeko lurraldeak Alpeetara iristen ziren iparraldean eta Istria penintsulara ekialdean.
Enperadore
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maxentzio eta Maximianoren arteko gobernuak proba are gogorragoa izan zuen Galerio bera armada handiago batekin Erromara joan zenean 307ko udan. Maxentziok Severo II.ari egindakoa errepikatu ahal izan zuen: dirutzak agindu eta Maxentziorekiko leialtasuna aldarrikatu. Honela, Galeriok ere soldadu andana galdu zuen, eta atzera egin behar izan zuen. Horrelako batean, Severo II.a hilik suertatu zen Maxentzioren aginduz.
Maxentziok Konstantinorekin harreman onak izan nahi zituen. Horretarako, 307ko udan, Konstantino Maxentzioren alabarekin ezkondu zen. Edonola ere, Konstantino ez zuen Galerioren kontra egin nahi, eta, haren inbasioarekin, ez zuen Maxentzio babestu.
308ko apirilean, Maximiano semea boteretik at uzten saiatu zen, baina, haren harridurako, legioek Maxentziori leial jarraitu zioten. Aitak Konstantinorengana joan behar izan zuen ihesean.
308an ere, Lizinio benetako augusto izendatu zuten. Maxentzioren postua bereganatzeko beharra ezarri zioten Liziniori. Urte horretan ere, Afrikako probintziek Domizio Alexandro aldarrikatu zuten enperadore. Horrek Maxentzio kinka larrian uzten zuen, Afrikako probintziak premiazkoak baitziren Erromako gari-hornidura ziurtatzeko. Hortaz, Maxentziok armada txiki bat Afrikara bidali zuen, non usurpatzaile garaitu eta hil zuen 310ean edo 311n. Hala ere, Liziniok Istria konkistatu zion, baina ezin izan zuen aurrerago egin Galerio hil zelako.
Maximiano hil ondoren, Konstantinorekiko hartu-emanak berehala gaiztotu ziren. Maximinorekin aliatu zen Maxentzio Konstantinok eta Liziniok osatzen zuten hitzarmenari aurre egin ahal izateko.
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]312ko hasieran, Konstantinok Alpeak zeharkatu zituen. Urrian Erromara iritsi zen, Maxentzioren legioak maiz garaitu ostean. Severo II.a eta Galerio menderatu zituen estrategiari ez zion eutsi horretan Maxentziok. Erroman babestu ordez, borroka irekia eskaini zion Konstantinori 312ko urriaren 12an.
Historialari kristauek kontatzen dute Konstantinok gurutze baten alboan borrokatu zuela, amets batean ikusi zuen bezala. Nolanahi ere, Konstantinok irabazi zuen eta Maxentzio hilik suertatu zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Latin eta greziar pertsona-izen klasikoak... Euskaltzaindiaren 76. araua
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maxentzio |