Martin Bucer
Itxura
Martin Bucer | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Sélestat, 1491ko azaroaren 11 | ||
Herrialdea | Alemania | ||
Heriotza | Cambridge, 1551ko otsailaren 28a (59 urte) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Wibrandis Rosenblatt | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Heidelbergeko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | latina alemana | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | teologoa, idazlea, unibertsitateko irakaslea eta Protestant reformer (en) | ||
Lantokia(k) | Estrasburgo Ulm Augsburg eta Cambridge | ||
Enplegatzailea(k) | Cambridgeko Unibertsitatea Heidelberg | ||
Izengoitia(k) | Konrad Trewe von Friedensleben, Felinus Aretius, Luithold Waremund eta Conrad Treu | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Kalbinismoa | ||
Erlijio-ordena | domingotar |
Martin Bucer (Sélestat, Alsazia, 1491ko azaroaren 11 – Cambridge, Ingalaterra, 1551ko otsailaren 28a) Erreforma-garaiko erlijio-berritzaile alemana izan zen. Kuhhorn zuen benetako izena.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fraile dominikarra zenean Martin Lutherren jarraitzaile egin zen. Estrasburgon, Ulmen eta Kolonian zabaldu zituen Lutherren ideiak. Bitartekari izan zen Lutherren eta Zwingliren artean. Protestanteen eta katolikoen arteko batasunaren alde agertu zen Ratisbonako Dietan (1541). Teologia-irakasle izan zen Cambridgen, eta bertan hil zen. Ingalaterrako Maria erreginak bere gorpua lurpetik ateratzeko eta erretzeko agindua eman zuen. De regno Christi idatzi zuen, beste lan batzuen artean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Martin Bucer |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.