Loira
Itxura
(«Loire» orritik birbideratua)
Loira (42) | |
---|---|
Frantziako departamendua | |
Administrazioa | |
Estatua | Frantzia |
Eskualdea | Auvernia-Rodano-Alpeak |
Prefetura | Saint-Étienne |
Prefeta | Pascal Clément (UMP) |
Azpiprefeturak | Montbrison Roanne |
Barrutiak | 3 |
Kantonamenduak | 40 |
Udalerriak | 327 |
Kokapena | |
Koordenatuak | 45°45′14″N 4°13′29″E / 45.753806°N 4.224597°E |
Azalera | 4.781 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 769029 |
Dentsitatea | 160.851,07718051 bizt/km² |
Kontseilu Orokorraren webgunea |
Loire[1] (frantsesez Loire) Frantziako Auvernia-Rodano-Alpeak eskualdeko departamendua da (42). Prefektura Saint-Étienne hirian dago.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Departamendu mugakideak hauek dira: Rodano, Isère, Ardèche, Loira Garaia, Puy-de-Dôme, Allier eta Saona eta Loira. Suprefetura hiriak: Montbrison eta Roanne.
Loira ibaiak[1] zeharkatzen du departamendua. Departamenduaren erdialdean Loira ibaiak ureztaturiko bi haran daude (Forez eta Roanne). Forez mendiak mendebalean daude; Madeleine iparraldean, eta Vivarais eta Lyonnais mendiak hegoalde eta ekialdean.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekonomia jarduera nagusiak nekazaritza (garia, garagarra, abere hazkuntza) eta industria (metalurgia, eraikuntza metalikoak, elektronikoa, ehungintza) dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b 36. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-9-24).