Levi Strauss
Levi Strauss | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Löb Straus |
Jaiotza | Buttenheim, 1829ko otsailaren 26a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | San Frantzisko, 1902ko irailaren 26a (73 urte) |
Familia | |
Ama | Rebecca Strauss |
Haurrideak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | ekintzailea, diseinatzailea eta asmatzailea |
Enplegatzailea(k) | Levi Strauss & Co. (1853 - |
Jasotako sariak | ikusi
|
levistrauss.com | |
Levi Strauss, jaiotzez Löb Strauß, (Buttenheim, Bavaria, (Alemania), 1829ko otsailaren 26a – San Francisco, Kalifornia, AEB, 1902ko irailaren 26a) munduko jantzi ekoizle handienetakoa den Levi Strauss & Co. enpresaren sortzailea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Löb familia judu batean jaio zen Buttenheimen, (Alemania)n, 1829ko otsailaren 26an.
Bavarian hezi zuten eta, 1847an, bere ama eta bi arrebekin batera, New Yorkera joan zen bizitzera.
1853an, San Franciscora aldatu ziren jostunentzako denda txiki bat ireki zuelarik. Pixkanaka, negozioa indartzen joango zitzaion eta Leviren ekonomia sendotzen joan zen.
Levi Strauss&Co galtza bakeroak ekoizten hasi zen lehen enpresa izan zen. 1872an, Jacob Davis sastreak ireki zizkion begiak. Rigako judu hau Leviren ohiko eroslea zen eta askotan errepikatzen zen akatsa argitu zion: meategietan lan egiteko prestatuta zeuden galtza haiei, patrikak errazegi puskatzen zitzaizkien. Bien artean bilatu zioten soluzioa, errefortzurako errematxeak jarriz poltsikoen izkinetan. Gauza berria zen hura eta Jacobek patentatzeko ideia izan zuen, 1873ko maiatzaren 20an lortu zutelarik. Horrela jaio zen ofizialki errematxatutako lehen Levi´s galtza eta gehien ekoiztu den jantzia jaio zen: galtza bakeroa.
Levi Strauss 1902ko irailaren 26an hil zen, 73 urte zituenean. Ilobak izan ziren oinordeko eta hazi besterik ez du egin enpresa horrek.
2008an, Levi Strauss enpresak bere AEBetako azken faktoria itxi egin zuen eta hirugarren munduko herrialdetan kokatu zituen bere lantegiak.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Levi Strauss |