Edukira joan

Le Chatelierren printzipioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Le Chatelier-en printzipioa» orritik birbideratua)

Kimikan Le Chatelierren printzipioak dio orekan dagoen sistema batean parametro bat aldatzen bada (adibidez, kontzentrazioa, tenperatura, bolumena edo presioa), sisteman delako aldaketaren emaitzaren kontrako erantzuna sortzen dela[1][2].

Henry Louis Le Chatelier kimikari frantsesak eman zuen 1884an.

Azalpena eta adibidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oreka kimiko batean erreaktibo edo produktu baten kontzentrazioa jaisten badugu, erreakzioaren oreka desplazatuko da galdutako kontzentrazioa berreskuratze aldera. Aldiz, erreaktibo edo produktu horren kontzentrazioa emendatzen bada, oreka erantsitako osagaia kontsumitze aldera desplazatuko da. Adibidez, hidrogeno eta iodo molekularrak hidrogeno ioduroarekin duten oreka-egoeran hidrogenoa eransten bada, erreakzioa eskuinerantz desplazatuko da hidrogenoa kontsumituaz eta hidrogeno ioduroa sortuaz.

Hidrogenoa kentzen badugu, ordea, sistema ezkerrerantz desplazatuko da hidrogeno gehiago sortuaz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Le Chatelierren printzipioa. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).
  2. Imaz Josu Jon; Irazabalbeitia, Inaki & Iriarte, Marian. (1987). Kimikaren oinarriak landuz U.B.I.. Elhuyar, 188-192 or. ISBN 84-7529-481-2. PMC 435181405. (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]