Edukira joan

Lankide eztabaida:Laukatu

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ez horregatik! Wikilariok elkarri laguntzen saiatzen gara. Gainera, Wikipediako lanetan laguntza eskatu nahi izanez gero, badugu «Laguntza» izeneko atal bat, wikipedia honetako Txokoan. Hor idatzi, eta luzaro gabe izango duzu erantzunen bat. --Xabier Armendaritz 2013-01-22, 22:41 (Eguzk.)

Kaixo Laukatu!! Azkenaldian ez nabil oso aktibo ez dudalako denbora asko, baina tartetxoren bat dudanean saiatuko naiz txantiloi horiek sortzen. Aioo!!--An13sa 12:36, 3 otsaila 2013 (UTC)

Kategoria:Nafarroako tren geltokiak

[aldatu iturburu kodea]

Arrastion Laukatu! Inoiz trenei buruzko artikulu barik gelditzen bazara, kategoria honetan euskaratzeke dauden gutxi batzuk badaude. Ondo izan! --Marklar (eztabaida) 18:16, 4 otsaila 2013 (UTC)

Berriro ipini dut, eginda deseginda da. Arrazoia oso erraza da. Anonimo bat etorri zen zu ondoren gauzak kentzen, ta ni zure azken bertsiotara ipini nuen. Baina izan daiteke nere errua. Ondo izan ta hurrengo arte. Hanskarlperez

Etxebarriko euskotrenen geltokia

[aldatu iturburu kodea]

Eskerrik asko zalpenarengatik eta barkatu. Bizkaiko Euskotrenen geltokien artikuluak sortzen ari naizen giputxia bainaiz. Ongi izan. Euskaldunaa, 01:31, 2013ko otsailaren 5a (UTC)

Ongi, Laukatu, aldaketak zure esku, gaiari buruz ni baino ezagutza gehiago baiduzu. Ongi izan! - Euskaldunaa, 08:22, 2013ko otsailaren 9a (UTC)

Txantiloi:Herrialde info Bilbo‎

[aldatu iturburu kodea]

Ideia bat besterik ez da, ze gero gipuzkoarrek bizkaitarrok hau eta bestea garela esango dute. Igual Bilbo "herrialde" bilakatzea ez da bide errazena {{Geltoki infotaula}}n tokiko mapa ager dadila (pentsa hiri guztiekin gauza bera egin behar izango dugula). {{Euskal Herriko auzo infotaula}}k edo {{Eraikin infotaula}}k beste bideak hartu dituzte hiriko mapa izateko. Ondo izan!. --Marklar (eztabaida) 17:25, 16 otsaila 2013 (UTC)

Hori igual parametro bi erabiliz konpondu daiteke (hiria eta herrialdea). Ni ez naiz oso trebea txantiloiekin (horrexegatik hautatu nituen adibideak, igual zu habilagoa zara eta gero txantiloia erabiltzea errazagoa da), esandakoa, ideia bat besterik ez da. --Marklar (eztabaida) 18:38, 16 otsaila 2013 (UTC)

Hola. ¿Puedes ver esta sugerencia? Es que recientemente has creado plantillas como Txantiloi:Maiatz2013, que son para el 2013. Pero con mi sugerencia no hace falta crear plantillas cada año. --Vivaelcelta (eztabaida) 10:57, 28 otsaila 2013 (UTC)

Agur! (Pardóname por todavía cambiar a castellano.) Estamos haciendo finalmente una “limpieza” general en los BSicons de colores raros — todo lo que no es ni BE2D2C ni 003399. Eso afecta los morados del L3 (Etxebarri-Norte - Matiko) de Bilbao, pues que san "exICON_violet" y como tales se cambian a el color “ex” del violet normal — que es B164B1 (opacidad a 60%). No sé se ese cambio es aceptable por el L3. Si no, hay que cambiar todos los diagramas (a B5198D u otro color que elijas), en lo que wp:eu puede contar con la ayuda de los 3 o 4 tíos más actvos en BSicons en Commons. La discusión, en inglés, está en commons:Talk:BSicon/Colors. Tuvalkin (eztabaida) 18:17, 14 martxoa 2013 (UTC)

«Ministeritza» izena ez da euskara batua, oker sortua da (ez baitago «ministeri» izeneko lanbiderik)

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Laukatu. Kontuan izan Euskaltzaindiak ministeritza izena baztertzeko eta ministerio erabiltzeko arautu duela. Ikus Hiztegi Batua.

Euskarazko -tza atzizkia erabiliz gero, ministrotza izango genuke (nekazari > nekazaritza, neskame > neskametza, soldadu > soldatutza eta abar sortu ditugun bezala). Hala ere, ministrotza hori lanbideari legokioke (konparazio batera: «Lau urte egin nituen ministro, eta neka-neka eginda bukatu nuen, ministrotza lanbide nekeza baita»), eta ez luke Industria Ministerioa izenerako balio izango, adibidez. Ondo izan. --Xabier Armendaritz 2013-06-19, 20:25 (UTC)

Energia-zentral ala indarretxe

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Laukatu. Zuk aipatutako testuan, ez da energia zentral izena ageri. Beraz, zuk aipatutako testuak ez du energia zentral izena erabiltzea justifikatzen.

Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan (eta Hiztegi Batua da euskara batuko hiztegia arautzen duena), indarretxe izena ageri da. Euskaltermen eta Elhuyar hiztegian zentral elektriko ere azaltzen da. --Xabier Armendaritz 2013-06-19, 21:28 (UTC)

Energia zentral bat zer den definitzen duen testurik aipa dezakezu? Ingeles wikipediako artikuluren bat, adibidez? Horrela garbiago ikusiko nuke. Izan ere, txantiloiaren edukia ikusita, badirudi argindarra sortzeko zentralei buruzkoa dela (hau da, indarretxeei buruzkoa), ingeles wikipediako txantiloi honen baliokidea. --Xabier Armendaritz 2013-06-19, 21:42 (UTC)
Ondo, orain aipatu duzun testuak justifikatzen du, bai. Txantiloia atzera eramango dut zuk jarritako izenera.
Bide batez: ez dut nik inoiz ere adierazi Wikipedian ageri ez dena ere existitzen ez denik: ingeles wikipediako testu bat aipa zenezakeela esan dizut, hizkuntza horretan Wikipedia informazioz ondo osatuta dagoelako, eta «adibidez» garbi batekin beste edozein iturri fidagarrik ere balio duela adierazita. --Xabier Armendaritz 2013-06-19, 22:01 (UTC)

Saiatuko naiz beranduago, ados? -Theklan · Eztabaida · E-maila 14:34, 19 uztaila 2013 (UTC)

Hala ere, OpenStreetMap erabilita egina dago hori, ez da batere zaila! -Theklan · Eztabaida · E-maila 14:38, 19 uztaila 2013 (UTC)
{{Kokapen_mapa/Bilboko_metroa_1}} hortxe duzu! -Theklan · Eztabaida · E-maila 15:00, 19 uztaila 2013 (UTC)

Bizkaiko Euskotrenen geltokiak

[aldatu iturburu kodea]

Zorionak burututakop lanarengatik. Iraganean sortu nituen Bizkaiko geltokien artikulu laburrak testu eta argazkiekin ederki garatu dituzu. Jarraitu horrela. -Euskaldunaa (eztabaida) 18:58, 13 ekaina 2014 (UTC)

Bartzelonako Santseko eta Frantziako geltokiak

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Laukatu. Geltokiei buruzko artikuluak sortu eta osatzen ari zarenez, mesede bat eskatu nahiko nizuke. Osatu al zenezazke Bartzelona-Sants geltokia eta Frantziako geltokia (Bartzelona) orain arte osatu dituzun artikuluen antzera? Eskerrik asko aldez aurretik. -Euskaldunaa (eztabaida) 17:04, 2014ko abuztuaren 13a (UTC)

Arratsaldeon. Bartzelonako Frantziako geltokia (Bartzelona) eta Madrilgo Atochako geltokia artikuluekin ere gaua berbera egin zenezaken eskatu nahi nizuke. Eskerrik asko.-Euskaldunaa (eztabaida) 16:58, 20 abuztua 2014 (UTC)

Bilboko Renfe Aldirikoak

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Laukatu!! Lehenengo eta behin, zorionak tren geltokiei buruz egindako lanarengatik. Bigarrenez, iradokizun bat: Bilboko Renfe Aldirietako C-3 lineako tren geltoki ia guztien artikuluak egiteke daude. Animatzen zara baten bat egiten? Nahi izanez gero nire laguntza izango duzu. Ondo izan! -Aihotz (eztabaida) 17:49, 2014ko abenduaren 11 (UTC)

Udal hauteskundeen infotaula

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Laukatu,

Ikusi dut hauteskundeetarako sortu dudan infotaula kendu duzula Zornotza artikuluan, eta eskuz egindako taula bat sartu duzula. Nik egindako infotaula gustuko ez baduzu, uste dut hobe dela txantiloia berregitea, ez taulak eskuz sartzea. Txantiloi hau aldatu beharko zenuke, eta horrela, mantenimendua errazagoa izateaz gain, orain txantiloi hori erabiltzen duten artikulu guztietan automatikoki eguneratuko litzateke. --Assar; (erantzun hemen) 05:47, 17 ekaina 2015 (UTC)

Oso ondo, horrela primeran geratzen da.--Assar; (erantzun hemen) 14:45, 17 ekaina 2015 (UTC)

Har ezazu parte Wikimedia 2030 Estrategiaren eztabaidan

[aldatu iturburu kodea]
eu

16 urtez Wikilariok lan egin dugu, elkarrekin, gizateriaren historian eraiki den jakintza librearen iturririk handiena eraikitzeko. Gaur egun webgune talde bat baino zerbait gehiago gara. Mugimendu bat gara, baloreekin eta helburu indartsu batekin: mundu bat non gizaki bakoitzak, libreki, jakintza guztiaren batura parteka dezakeen.

Mugimendu gisa eztabaida bat hasi dugu etorkizuneko munduan Wikimediak izan behar duen paperari buruz. Eztabaidan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Honako hau da erantzun nahi dugun galdera handia:

Zer da mugimendu gisa
lortu edo eraiki nahi duguna hurrengo 15 urteotan?
Har ezazu parte eztabaidan

Mezu hau jaso duzu azken 30 egunotan aldaketaren bat egin duzulako Wikipedian. Edozein galdera baduzu, idatzi Theklan lankideari. -MediaWiki message delivery (eztabaida) 20:35, 19 martxoa 2017 (UTC)

Euskotren lineen eskemak

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Laukatu. Nire proposamena zera da, Euskotreneko lineen eskemetan (<-- hemen, adibidez), geltokiak parkinga soilik izanez gero, geltokiaren bolatxoa lotura-gabekoena bezalakoa izatea; azken finean, ez da lotura bat, eta nahasten du. (Adibide honen kasuan, Anoetako eta Loiolako geltokiak) Hala eta guztiz ere, eskemen sorkuntza eskertzen dizut, asko gustoko ditut. Agur bero bat! Gorria2005

Geltoki txantiloian aldaketa bat egin dut

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Laukatu! Lehenengo eta behin zorionak egiten duzun lan ederragatik. Komentatu nahi nizun mapa automatikoak izateko sistema jarri dudala geltoki infotaulan. Orain maparekin askoz txukunago agertuko dira hainbat gauza. ARazoren bat ikusten baduzu, esaidazu lasai. -Theklan · Eztabaida · E-maila 20:35, 22 urria 2017 (UTC)

Ondo! Agian orain Norteko_geltokia_(Donostia) artikuluan bezala, bi mapa izatea pixka bat errepikakorra da, ezta? -Theklan · Eztabaida · E-maila 21:40, 22 urria 2017 (UTC)

Kaixo Laukatu! {{eraikin infotaula automatikoa}}k itsasargi guztietarako datuak ditu ere. -Theklan · Eztabaida · E-maila 19:59, 29 urria 2017 (UTC)

Elkarrizketa Euskadi Irratian

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Laukatu! Euskadi Irratian interesa dute egiten ari zaren geltokien inguruko lanarekiko. Ez galdetu zergatik. Kontaktuan jarri dira eta azaroaren 14an elkarrizketa bat egin nahi dutela gaiari buruz esan didate. Nik ez dut erantzungo horren inguruan, zu zarela hor burubelarri dabilena. Nahi baduzu, idatzi [email protected] helbidera eta kontatuko dizut gehiago. -Theklan · Eztabaida · E-maila 20:34, 3 azaroa 2017 (UTC)

Ados! -Theklan · Eztabaida · E-maila 08:17, 4 azaroa 2017 (UTC)

Geltokien mapa

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Egiten ari zaren lan bikainetik abiatuta, Wikidatako datuak moldatu eta mapak osatzeko bidean nago. Momentuz hau daukat, baina laster saiatuko naiz beste Euskotren lineak jartzen, eta gutxinaka zerbitzuak gehitzen. Lagundu nahi baduzu, azaldu ahal dizut nola egiten den. -Theklan · Eztabaida · E-maila 12:37, 16 azaroa 2017 (UTC)

Uste dut bukatu dudala. Jarri ditut aldiri, metro, eta distantzia erdiko zerbitzuak. Ea zer deritzozun. -Theklan · Eztabaida · E-maila 20:36, 19 azaroa 2017 (UTC)

Share your experience and feedback as a Wikimedian in this global survey

[aldatu iturburu kodea]
WMF Surveys, 18:41, 29 martxoa 2018 (UTC)

Reminder: Share your feedback in this Wikimedia survey

[aldatu iturburu kodea]
WMF Surveys, 01:39, 13 apirila 2018 (UTC)

Your feedback matters: Final reminder to take the global Wikimedia survey

[aldatu iturburu kodea]
WMF Surveys, 00:49, 20 apirila 2018 (UTC)

Konektatutako trenbideak automatikoki Wikidatatik jartzeko aukera

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Katalanek sortu dute geltokietako informazio automatikoki jartzeko bide bat eta kopiatu dut. Sartu dut {{Geltoki infotaula}}n, eta emaitza polita da, baina agian beste modu batez erakutsi beharko genuke. Datuak ere ez daude osoak Wikidatan, begiratu adibidez Bartzelona-Sants geltokia (ondo), Zazpikaleak/Casco Viejo geltokia (erdizka) edo Amara-Donostia geltokia (ezer ere ez). Wikidatan informazio hau hobetzen joatea funtsezkoa da, emaitza bikaina dela uste dudalako. Zer deritzozu? - Theklan · Eztabaida · E-maila 11:07, 27 urria 2019 (CET)[Erantzun]

Onak nabarmen lehiaketa martxan da

[aldatu iturburu kodea]