Edukira joan

Lankide eztabaida:83.231.49.186

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Kaixo! Nik erantzungo dizut, agian TXiKi ez baita hemendik pasako goiz. Ez dago inongo arazorik, berez gehienok hori egiten dugu artikulu askotan, hartu eta itzuli. Hori bai, itzulpenean ahal bada ezagutzen dugun beste daturen bat sartu askoz hobe. Animo! -Theklan; (zer?) 16:56, 31 Abendua 2006 (UTC)

Hori da, Theklanek esan bezala Wikipedian lasai asko kopiatu daiteke beste hizkuntzetatik, izan ere hori da gehien aberasten duena nire ustez. Hori bai, badaude artikulu batzuk itzuli baino zerbait gehiago egitea komeni izaten dena. Beraz, artikuluak itzuli baino, artikuluak euskarara lokalizatzea esango nuke nik; hau da, artikulu bat hartu eta euskarara egokitu. Gehienetan itzulpen soila nahikoa izango da, baina batzutan zerbait gehiago behar izaten da. Adibide bat jartzearren, Industrializazioari buruko artikulu bat idatziz gero, oso interesgarria izan daiteke ingelesetik itzultzea, baina agian han beste herrialde batzuei zuzenduta doan historia euskaraz Euskal Herrian gehiago zentratzea komeni izaten da. Hori bai, lasai, inolako arazorik gabe kopiatu dezakezu-eta ;) –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 17:17, 31 Abendua 2006 (UTC)

Welcome to this talk page

Eztabaida berria hasi

Honako hau konturik sortu ez duen edo erabiltzen ez duen erabiltzaile anonimo baten eztabaida orria da. Haren IP helbidea erabili behar izan da, beraz, identifikatzeko. Batzuetan, ordea, erabiltzaile batek baino gehiagok IP bera erabiltzen dute. Erabiltzaile anonimoa bazara eta zurekin zerikusirik ez duten mezuak jasotzen badituzu, eman ezazu izena edo has ezazu saioa, etorkizunean halakorik gerta ez dakizun.