Edukira joan

Lankide:Anato3/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

BIHOTZ-PLEXUA

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bihotzaren inerbazio autonomoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kasu honetan, atal parasinpatikoa nerbio bagoaren edo pneumogastrikoaren adarrek (X. bikote kraneala) osatuko dute .

Nerbio sistema autonomoaren atal parasinpatikoa
Inerbazio parasinpatikoa[1]: Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1.neuronaren somak bizkarrezur-erraboilean kokatzen den vagus nerbio edo X. bikote kranealaren bizkarraldeko nukleoan bere jatorria du. Era honetan, gongoil aurreko zuntzak vagus nerbiotik maila ezberdinetan banatuko dira, bihotz nerbio ezberdinak emanez:

Bihotzaren inerbazio autonomoa

-Idun mailan:

  • Iduneko goiko bihotz nerbio bagala
  • Iduneko beheko bihotz nerbio bagala

-Torax aldean:

  • Toraxeko bihotz nerbio bagala.

Inerbazioaren atal sinpatikoan erabiltzen den terminologiarekin konparatuz, izen ia berdinak erabiltzen dira. Hortaz, bien arteko bereizmena bermatzeko, parasinpatikoaren kasuan "bagala" terminoa erabiltzen da nerbioen izenei atxikituta.

Gainera, argi ikusten dugun moduan, atal parasinpatikoak ematen dituen bihotz nerbioak gongoil aurreko zuntzez osatuta daude; sinpatikoaren kasuan, ordea, gongoil osteko zuntzez.

Bihotz nerbio vagal hauek guztiek bihotzera helduko dira eta 2.neuronarekin sinapsia egingo dute han kokatzen diren gongoil ezberdinetan:

Bukatzeko, sinapsia egin ondoren, aipatutako gongoiletatik, bihotz plexuaren parte izango diren gongoil osteko zuntzak sortuko dira.

Miokardioan, eroate sisteman, koronarietan


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Schünke, Schulte, Schumacher, Michael, Erik, Udo. (2014). Prometheus Texto y Atlas de Anatomía, Tomo 2: Órganos Internos. Editorial Medica Panamericana S.A., 144 or. ISBN 9788498357639..