Edukira joan

Kosmismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nikolai Fedorov

Kosmismoa (errusieraz: Космизмtranslit.: Kosmizm) Errusian garatutako korronte filosofiko eta erlijioso bat da, Nikolai Fedoroven (1829-1903) lanetan oinarritua. XIX. mendearen amaieran garatu zen. Bere tesi nagusia da gizateriaren idealak eskuratzeko, hilezkortasuna barne, gizartearen eraldaketarekin eta pertsonen garapen espiritualarekin baino kosmosaren eta gizakiak bertan duen lekuaren transfigurazioarekin lor daitezkeela.

"Kosmos" kontzeptua hemen esanahi zabalekoa da, panteismo eta Unibertsoaren absolutizazioaren forma batzuk bertan sartuz. Hala ere, kosmismoaren mugimendu intelektuala, filosofikoa zein parafilosofikoa, guztiz errusiarra da, eta esperientzia bakuna da pertsonen imaginazioaren eta ezagutza zientifikoaren boterearen konfiantza elkartzerakoa garaian. Kosmosa, izaki guztien "sinpatia unibertsal" gisa pentsatzen da, eta ondoren zientziak Unibertsoaren inguruan duen ikuspegi garaikidearekin, kosmologiarekin lotzen da, izaki bizidun bat bailitzan.

Tendentzia hau doktrina ezberdinetan artikulatu da, euren artean Nikolai Feodoroven "lan komunaren filosofia", eta Vladimir Vernadskiren noosfera. Errusiar kosmosean ezagutza eta ulermen maila ezberdinak daude: biologikoa, energetikoa, astronomikoa, soziala... eta euren elkarketatik eratortzen da ezagutza unibertsala.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]