Edukira joan

Kleopatra Selene II.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kleopatra Selene II.a

Bizitza
JaiotzaAlexandria, K.a. 40ko abenduaren 25a
HeriotzaCherchell, 5 (43/44 urte)
Hobiratze lekuaRoyal Mausoleum of Mauretania (en) Itzuli
Familia
AitaMarko Antonio
AmaKleopatra VII.a
Ezkontidea(k)Juba II.a
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaPtolomeotar dinastia
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Lantokia(k)Mauritania

Kleopatra Selene II.a ​ (K.a. 40 - K.a. 6), Kleopatra VIII.a izenez ere ezaguna dena, printzesa ptolomeotarra izan zen. Kleopatra VII.a eta Marko Antonioren alaba bakarra zen, eta Alexandro Heliosen[1] arreba bikia ere bai. Haren leinuak, beraz, odol grekoa eta erromatarra zeukan.

Alexandrian (Egipton) jaio, hazi eta hezi zen. Zirenaika eta Libiako gobernadore egin zuten K.a. 34. urtearen amaieran, Alexandriako Dohaintzetan. Augustok bere gurasoak garaitu zituen Aktiumgo itsas guduan (Grezia) K.a. 31. urtean, eta, urtebete geroago beren buruaz beste egin zuten, Augustok eta bere armadak Egipto[2] inbaditu zuten bitartean.

Augustok, Kleopatra eta Egiptoko bere anaiak Italiara eraman zituen garaipen militarra Erroman ospatzera, eta, hiru umezurtzak beren kaleetan urrezko kate zahar astunekin desfilatzera. Etorkizuneko enperadoreak bere ahizpa Oktavia Gaztearengana eraman zituen haurrak, Erromako etxean haz zitezen. Emakumea beti izan zen zaindaria; enperadorearen arreba izateaz gain, txikien aitaren alarguna ere baitzen.

K.a. 26 eta 20. urteen artean, Augustok Kleopatraren eta Juba II.a erregearen arteko ezkontza prestatu zuen Erroman. Enperadoreak dote handia eman zion eta Numidiako erregina izendatu zuen. Trukean, Kleopatra Erromaren aliatu bihurtu zen. Garai hartan, Alexandro Helios eta Ptolomeo Filadelfo anaiak hil egin ziren.

Juba eta Kleopatra Numidiara itzuli ziren, baina ez zuten denbora luzean iraun. Numidiar natiboek ez zuten onartu Juba erromatartzat hartzea, eta horrek ezinegona eragin zuen herritarren artean. Senar-emazteek beren lurra utzi eta Mauritaniara bizitzera joan behar izan zuten. Bertan, Cesarea (egun Cherchell, Aljeria) izena jarri zioten, enperadorearen omenez.

Litekeena da Kleopatrak eragin handia izatea Jubak diseinatutako politiketan, eta Mauritaniako erresuma loratzen laguntzea, Mediterraneoko esportazioen eta merkataritzaren bidez. Hainbat eraikuntza- eta eskultura-proiektu egin ziren (mausoleoa barne, non benetako bikotea lurperatu zen, oinazpi zirkularrekoa, gorputz konikoa eta berrogei metroko altuerakoa) Cesarean eta Volubilisen, eta Antzinako Egiptoko, Grezia klasikoko eta Erromatar Inperioko estilo arkitektonikoen nahasketa aberatsa erakutsi zen.

Kleopatrak eta Judak hainbat seme-alaba izan zituzten: Mauritaniako Kleopatra (K.a. 5. urtean oraindik neskato bat hilda), Mauritaniako Ptolomeo (K.a. 19 - K.o. 40) eta Mauritaniako Drusila (K.a. 15. urtean jaioa). Zenobia, Palmirako erregina, Ptolomeoren bidezko ondorengotzat hartzen zen, Emesa hiriko dama siriar batekin ezkonduko zena.

Ez dira gureganaino iritsi Kleopatraren bizitzari buruzko idatziak. Hala ere, txanpon eta monumentuek iradokitzen dute gazteak burdinezko borondatea eta ptolomeotar erreginen iraunkortasuna oinordekotzan hartu zituela. Erlijiosoa eta patriota zen, Egiptoko eta Greziako herentziez harro zegoen; gainera, ez zuen arbaso erromatarrekiko atxikimendu handirik erakutsi, legatu ptolemikoari eutsi eta jarraitu nahi izan baitzion.

216 Kleopatra asteroidearen bi sateliteetako bat Cleoselene izendatu zuten bere omenez.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Plutarco, Vidas paralelas: Antonio 36.
  2. Draycott, Jane. (2022). Kleopatra's daughter: Egyptian princess, Roman prisoner, African queen. Head of Zeus ISBN 978-1-80024-481-8. (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]