Keopsen eguzki txalupa
Keopsen eguzki txalupa edo Khufu ontzia Antzinako Egiptoko tamaina handiko ontzi bat da, lubaki batean lurperatu zena, Gizako multzoan, Gizako Piramide Handiaren oinean, K. a. 2500 inguruan. Ziur aski, Keops faraoiarentzat eraikia izan zen, Egiptoko Antzinako Inperioko IV. dinastiako bigarren faraoia izan zena. 1954an aurkitu zuen Kamal el-Mallakhek.
Funtzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ontzi honen historia eta funtzioa ez dira zehatz ezagutzen. Eguzki txalupak erritu ontziak ziren, Raren bidez eguzkiak zeruan zehar egiten duen zikloa —bizitzaren eta heriotzaren zikloa— sinbolizatzen zutena. Baina, kasu honetan, ontzi honek, uretan erabili izanaren zeinuak ditu, eta posible da hil ontzi honek, faraoiaren gorpu baltsamatua Menfisetik Gizara eraman izana, Nilo ibaian zehar, edo Keopsek "erromesaldi ontzi" bezala erabili izana, toki sakratuak bisitatzeko, eta lurperatua izatea, heriotzaren ondorengo bizitzan erabilia izateko.
Zenbait adituren ustetan, eguzki ontzi honek, itsas zabaleko ezaugarriak ditu, gorantz altxatutako branka batekin, itsasoko olatuak gainditzea ahalbidetzen ziona.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Keopsen eguzki txalupa 1954an aurkitu zuen Kamal el-Mallakhek. Piramideko hegoaldeko aurpegitik hondakin batzuk kentzen ziren bitartean, lubaki bat ezkutatzen zutela ziruditen bi harri lauza handi aurkitu ziren. Egiptoko gobernuak indusketa honi buruz interes handirik agertu ez zuen arren, Kamalen ekinak, Keopsen eguzki txalupa aurkitzea posible egin zuen. Zedro zurez egina, bere aparailu guztiekin, arraun, soka eta kabinarekin aurkitua izan zen. 1224 zatitan desmuntatua zegoen. Urteetako lanen ondoren, zati guztiak elkarlotzea lortu zen. Ontziak, 45 tonako karga eramateko gai izango zena, 43,4 metroko luzera, 5,6 metroko zabalera eta 1,5 metroko sakonera du. Eguzki txaluparen kaskoaren zurezko taulak, soken bidez lotuak daude, eta ez iltzatuak. Bere berritzean zehar, hamar urte baino gehiago iraun zuena, soka berriak erabili behar izan ziren, baina zurezko taulen %95a, jatorrizkoak dira. Berritua, 1982tik erakusten da, aurkitu zen toki berean dagoen museoan, Gizako Piramide Handiaren hegoaldean.
Piramide Handiaren ondoan, eguzki txalupen bost lubaki aurkitu dira, eta beste bost Kefrenen piramidetik gertu.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez)Gizako egitasmoaren mapa