Katu beltz
Katu beltza antzinatik magikoa bezala hartuta izan da. Dena dela, animaliaren balorazio ez da beti berdina izan: Antzinako Egipton orokorrean animalia sakratutzat hartzen zen bitartean, gaur egun, mendebaldeko herrietan zorteko txarreko eramailetzat ezagutzen da.
Antzinako Egiptoan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Katuak Bastet jainkosaren gurtzarekin lotzen zen. Sakratuak ziren.
Erdi Aroan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdi Aroan katu beltzak sorginekin lotzen ziren. Kondaira askotan katu beltzak, berez, sorginak ziren, magiaren bidez animaliak bihurtuta. Horregatik, katuak orrokorrean eta beltzak bereziki, ehizatzen ziren eta akabatzen ziren, sarritan modu krudeletaz, bizirik erreak, buruak moztuta... [1]
Ingalaterrako Viktoriar Aroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garai horretan katu beltza ikustea zantzu ona izan zitekeen, bereziki ezkonberrien kasuan. Katu beltzak prosperitatea zekarren. Arrantzaleen eta marineleen artean, bestetik, itsasontzian katu bat eramatea gauza ona zen, zorte ona erakartzen zuelako. Eta haien etxeetan ere ohikoa zen katu beltza izatea gizonen buelta ziurtatzeko.
Anarkosindikalismoaren ikurra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orokorrean anarkismo eta bereziki anarkosindikalismoa katu beltza sinbolotzat hartu du. Katu hau ileak puntan erakusten ditu. Industrial Workers of the World (IWW) sindikatuaren Ralph Chaplinek katu horren irudiarekin greba basatiak, sabotajeak eta muturreko sindikalismoa adierazi nahi zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz): Katu beltzen inguruko kondairak.