Edukira joan

Katafalko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Katafalko
funerary structure (en) Itzuli eta Plintoa

Katafalkoa[1] da hileta solemneak egiten diren lekuetan altxatzen den tumulu edo plataforma garai eta sarri monumentala, hilkutxa edo hil-anda bertan jartzeko ikusgai hiletan bertan, edo hildakoari eginiko omenaldian.

Italierazko catafalco hitzetik dator terminoa, eta hori latin arrunteko catafalicum-etik; horren osagarriak direlarik:

  • grezierazko κατά (kata), "ondoan".
  • latinezko fala, "aldamioa", ziurrenik jatorri etruskokoa.

Katafalkoek Barrokoan izan zuten Europan garairik distiratsuena, sinbolismo handiko artelan bihurtu zirenean: elizen barruan metro batzuk altxatzen zirenak egin ohi ziren. XX. mendean zehar erabilerarik gabe geratu dira nagusiki, hilkutxari eusten dioten plataforma askoz sinpleagoak aukeratzen direlarik.

Katafalko apainduenek oinarri angeluzuzena edo poligonala izaten zuen, eta lurretik zentimetro batzuetara altxatzen zen; batzuetan, egitura piramidal eta mailakatu bihurtzen zen, hainbat metrokoak, edo tenplete txikiak ere barne egon zitezkeenkin. Eskulturekin, erliebeekin, kandelekin, argimutilekin edo intsentsu-ontziekin apaintzen zen, baita hainbat sinbolo kristaurekin (gurutzeak), eskeleto-irudiak memento mori zentzuarekin edo hildakoaren bertuteei erreferentzia egiten zieten elementuekin ere. Batzuetan errezel edo baldakin batekin estal zitekeen.

Ohiko dolu-koloreekin apaintzen zen katafalkoa: beltza, morea edo zilarreztatua, edo hildakoaren karguari zegozkien koloreekin, Aita Santuen kasuan bezala, gorriz apaintzen zirelarik, kolore pontifikala baita gorria.

Katafalkoaren inguruko paragermalia osoari castrum doloris esaten zaio (latinetik, lit. "Minaren gaztelua"). Zehatz esanda, katafalkoa sarkofagoarekin inguratzen duten egitura eta dekorazio guztiak dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Fundazioa, Elhuyar. «catafalco» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2024-11-17).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]