Jeanne Calment
Jeanne Calment | |||
---|---|---|---|
(1915) | |||
1987ko abenduaren 27a - 1997ko abuztuaren 4a ← Anna Eliza Williams (mul) - Anițica Butariu (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Jeanne Louise Calment | ||
Jaiotza | Arles, 1875eko otsailaren 21a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Bizilekua | Arles | ||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||
Heriotza | Arles, 1997ko abuztuaren 4a (122 urte) | ||
Hobiratze lekua | Trinquetaille Cemetery (en) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: zahartzaroa | ||
Familia | |||
Aita | Nicolas Calment | ||
Ama | Marguerite Gilles | ||
Ezkontidea(k) | Fernand Calment (1896 - 1942ko urriaren 2a) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | etxekoandrea | ||
Jeanne Louise Calment (frantsesezko ahoskera: [ʒan lwiz kalmɑ̃]; Arles, Frantzia, 1875eko otsailaren 21a – Arles, Frantzia, 1997ko abuztuaren 4a), dakigula orain arte gehien bizi izan den gizakia izan zen, 122 urte eta 164 egunekin (guztira, 44.724 bizitza-egun).
Arlesen (Frantzia) bizi izan zen bizitza osoan zehar, eta bere alaba eta iloba baino luzeago bizi izan zen. Famatua egin zen 113 urte zituenetik aurrera, Vincent van Goghek Arlesi egindako bisitaren 100. urteurrenaren ospakizunak kazetariak ekarri zituenean udalerrira.
Errekorren Guinness Liburuan sartu zen 1988an, eta 1995eko urriaren 17an inoiz ezagutu den gizakirik zaharrena bihurtu zen (Japoniako Shigechiyo Izumi gainditu ondoren). 1995eko uztailaren 12an (Japoniako Tane Ikai hil ondoren), 1870eko hamarkadan jaiotako bizirik zegoen azken pertsona izan zen.
Calmenten bizitza ikerkuntza zientifiko ugaritan jasota dago.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Jeanne Calmenten argazkiak