Juan Martin Hiribarren
Itxura
(«Jean Martin Hiribarren» orritik birbideratua)
- Artikulu hau euskal idazle azkaindarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Iribarren».
Juan Martin Hiribarren | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Azkaine, 1810eko maiatzaren 8a |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Heriotza | Baiona, 1866ko azaroaren 26a (56 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta idazlea |
Juan Martin Hiribarren[1] (Azkaine, Lapurdi, 1810eko maiatzaren 8a - Baiona, Lapurdi, 1866ko azaroaren 26a) euskal idazlea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1810ean jaio zen Azkainen. Erlijio katolikoari dedikatua Urruñan bikario ibili zen, gero Bardozen erretore eta Baionako katedralean kalonje.
Lapurdiko hiriburuan hil zen 1866an.
2010eko irailean Euskaltzaindiak bere omenezko jardunaldi batzuk antolatu zituen Azkainen, Hiribarrenen jaiotzaren bigarren mendeurrenaren harira[2][3].
Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Escaldunac. Iberia, Cantabria, Eskal-herriac; Eskal-herri bakhotcha eta hari darraicona (1855, Baiona). Olerki bilduma hau Hiribarrenen lanik ezagunena da.
- Montebideoco berriac (1853, Baiona). Kanta bilduma.
- Escaraz eguia (1858). Erlijioen historia bat da.
Oraindik argitaratu ez diren lan batzuk daude; haien artean frantsesezko idazkiak eta euskara-frantsesa hiztegi bat daude.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Hiribarren Bidegileak bilduman.
- ↑ Jardunaldien berri[Betiko hautsitako esteka] Kazeta.infon.
- ↑ Jardunaldiak Garan.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Martin Hiribarren |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Juan Martin Hiribarren Bidegileak bilduman, Xipri Arbelbidek idatzitako lana.
- Juan Martin Hiribarren literaturaren zubitegian
- Joseba Aurkenerena: Martin Hiribarren idazle azkaindarra [1]