Jean Jaurès
Auguste Marie Joseph Jean Léon Jaurès (Castres, 1859ko irailaren 3a - Paris, 1914ko uztailaren 31) frantses politikari, historialari eta filosofoa izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filosofia-irakaslea izan zen Okzitaniako Tolosako Unibertsitatean. Diputatu hautatu zuten 1885ean. Carmauxko meatzarien alde egin zuen 1892an, eta hurrengo urtean haien ordezkari izan zen Diputatuen Ganberan, talde sozialistako buruzagi. Alderdi Sozialistaren sortzaileetako bat izan zen; armada profesionalaren aurka armada herritarra izango zenaren sorrera proposatu zuen. Arbitrajea proposatzen zuen nazioarteko gatazkak konpontzeko.
Histoire socialiste de la République lanaren zuzendaria izan zen, eta beste aldizkari batzuetan ere parte hartu zuen. L´Humanité egunkaria sortu zuen Aristide Briandekin, 1904an. Ez zuen onartu burges-gobernuekin elkarlanean aritzea, eta grebaren bidez eta beste herrialde sozialistei laguntza eskatuz, gerra galarazten saiatu zen.
Lehen Mundu Gerra eta Jean Jaurès
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen Mundu Gerraren hasi baino egun batzuk lehenago hil zuen eskuindar batek. Besteak beste, hilketa honen eraginez, Frantziako gobernuak eta herriak gerrarekin bat egin zuten. Izan ere, Jaurès zen Frantziak gerraren aurka zuen gizonik garrantzitsuena.
Jean erail eta berehala eta bere politika arloan bere desagerpenarekin batera, idei eta pertsonai gudazaleek berebiziko indarra hartu zuten beraien aurkari nagusiena hilda baitzegoen.
« | Bakeaz hitz egitea modan dago. Baina gerra-aurrekontu erraldoiak ari gara egiten bakearen izenean. Aǃ Zorioneko bakeaǃ Herrien odola xurgatzen duen elikagaia. Trikimailu zaharra da metalurgia-lantegietara gerra prestatzeko eskabide asko eta asko bidaltzea. Ez, ez, diote. Bakea hobeto bermatzeko da. Korazatu gehiago eta gehiago, aurrekontu gehiago eta gehiago, milioi gehiago eta gehiago, a ze ohe biguna bakearen jainkosa horrentzat. | » |
Jean Jaurès. L`Humanite, 1905eko urriaren 27a. |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean Jaurès ![]() |