Itziar Sapsootham
Itziar Sapsootham | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Eibar, 1986ko ekainaren 1a (38 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea 2010) lizentzia : geografia Granadako Unibertsitatea master |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | geografoa eta ikertzailea |
Itziar Sapsootham Arévalo (Eibar, Gipuzkoa, 1986ko ekainaren 1a) geografoa eta ikerlaria da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aita thailandiar eta ama eibartarren alaba, lehen ikasketak jaioterrian egin zituen. Gero Euskal Herriko Unibertsitatean Geografia ikasi zuen, eta 2010. urtean lizentziatu zen. Hurrengo urtean Granadako Unibertsitateak eskainitako master bat egin zuen, Lurralde Ordenamendua Analizatzeko eta Informazio Geografikoa kudeatzeko teknologien gainekoa.
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikerketa historiko-geografikoak egitera eta ondare inmateriala jasotzera hedatu du bere lan esparrua. Ildo horretatik 2017an Ermuko Udal Liburutegiaren enkarguz hiribildu bizkaitarrak 1965-1985 urteen artean demografia eta hirigintzan izandako hazkundearen gaineko ikerketa burutu zuen.[1]
Liburutegi lanetan aritutakoa da Derioko Politeknika Txorierrin, eta baita Eibarko, Ermuko, Getariako eta Arrasateko Udal Liburutegietan ere.
Eibarko Udaleko Egoibarra Batzordearen proiektu desberdinen harira elkarrizketak egin izan ditu, bideo euskarrian, eta baita ondorengo kodifikazioa eta sareratzea ere. Hauen artean daude, besteak beste: Eibarko Ondare Industriala, Eibarko ermitak, Eibarko Trantsizioa, Euskara Ikasgelan…[2] Bestalde, Egoibarraren ekimenez herritar esanguratsu ugariren biografiak osatu ditu.[3] Besteak beste, Alejandro Telleria alkatearen gaineko biografia sakonki aztertu du, dokumental baten oinarri bihurtuz bere ikerketa.[4][5]
2020tik Deba ibarreko Badihardugu Euskara Elkartean lanean ari da, www.ahotsak.eus[6] egitasmoan. Jasotako ahozko testigantzak oinarri hartuta, ikus-entzunezkoen gidoiak ere egin izan ditu.[7] Horrez gain, Badiharduguren Gerrako Ahotsak proiektuan gerrarekin lotutako ibilbideen arduraduna da.[8][6] 2022an Urretxu-Zumarragako Bertakotzen proiektuan hartu zuen parte, elkarte beraren eskutik hau ere.[9]
Boluntaritzatik kolaboratu izan du Eibarren ingurumen tekniko eta aholkulari bezala. Horrez gain, Eta kitto! aldizkariko zutabegilea ere bada[10] eta luzaroko urteetan Euskal Udalekuetako sukaldari ere izandakoa da.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2008an Debegesak, Debabarreneko Garapen Agentziak bultzatutako ekimen jasangarriak proposatzeko lehiaketa irabazi zuen, kontsumo arduratsua suspertzen duen egitasmo bati esker.[11]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Mugalari. (2018-01-22). «Ermua trabaja en un estudio sobre el crecimiento demográfico y urbanístico de los años 60 de la villa» MugaKultura (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2024-01-12). «Hitanoaren egoera ez da ona, baina bada biziberritzeko mugimendua» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
- ↑ «Eibartarren ahotan — Eibarko Kultura Ondarea - Egoibarra.eus» egoibarra.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
- ↑ Eibarko Udala | Ayuntamiento de Eibar. (2020-10-05). Alejandro Telleria “Alkate Txikixa” (1876-1939) dokumentala. (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
- ↑ Sarasua, Asier. «Alejandro Telleria - Itziar Sapsootham» Eibar.org (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
- ↑ a b «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
- ↑ «Itziar Sapsootham - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
- ↑ «Lantaldea - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
- ↑ «'Bertakotzen': Urretxu-Zumarragan etorkinek euskarara hurbiltzeko egin duten ahalegina eskertzeko proiektua. Badihardugu Euskara Elkartea» badihardugu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
- ↑ «"Agur eta ohore Alfako ikastolari"» eta kitto! euskara elkartea (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) PPLL. (2008-11-19). «La eibarresa Itziar Sapsootham gana el concurso de sostenibilidad convocado por Debegesa» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).