Islamofobia
Itxura
Islamofobia (ingelesez: Islamophobia, islām eta antzinako grezierazko φόβος, phobo, "beldurra" edo "aurkakotasuna") musulman guztiekiko nahiz Islam erlijioarekiko aurreritzi ezkorrak edo gorrotoa izatean datza.
Testuinguruak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Islamofobia hitza honako testuinguruetan erabili ohi da:
- Islamaren aurkako ekintza edo sentipen ezkorrak.
- Mendebaldeko herrialdeetan, orokorrean musulman guztiekiko xenofobia eta bereziki arabiar eta magrebiarren aurkakoa.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorria, Erdi Aroan du, bereziki Islamaren hedapena eta ondorengo Gurutzaden garaian, ondoren apalduz joan zen arren, XX. mendearen amaieran eta batez ere XXI. mendearen hasieran Mendebaldeko herrialdeek jasotako musulman etorkin kopuru handien eta Jihadismoaren atentatu ugarien ondorioz asko berrindartu da.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Islamofobia zehazten duten zortzi ezaugarri daude:
- Islama bloke monolitikoa, estatikoa eta aldaketekiko errefraktarioa delakoaren ustea.
- Islama erradikala eta beste erlijoekiko erabat ezberdina delako ustea, haien baloreak eta/edo eraginak elkarbanatzen ez dituela.
- Islama mendebaldeko kulturaren azpitik dagoelako ustea: primitiboa, irrazionala, barbaroa eta sexista.
- Islama, berez, bortitza eta etsaia delako ideia, arrazakeria eta zibilizazioen arteko talkaren aldekoa.
- Islaman ideologia politikoa eta erlijioa elkarrekin batera doazelako ideia.
- Musulman mundutik Mendebaldeko herrialdeei egindako kritiken gaitzespena.
- Musulmanen aurkako jarrera diskriminatzaile eta batertzailea.
- Musulmanen aurkako etsaitasuna naturalki eta ohikotzat hartzea.