Inozentzio III.a (antipapa)
Itxura
Inozentzio III.a (antipapa) | |||
---|---|---|---|
1179 - 1180 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Sezze, 1110 | ||
Heriotza | Cava de' Tirreni, 1183 (72/73 urte) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Inozentzio III.a (Lando di Sezze; Sezze, 1110 – Cava de' Tirreni, 1183) italiar antipapa izan zen 1179tik 1180ra.
Jatorriz noble alemaniarra zen eta Lando Sitino zuen izena. Viktor IV.a antipapak kardinal izendatu zuen. Alexandro III.aren aurkako kardinalek Aita Santua aukeratu zuten Lano 1179an. Inozentzio izena aukeratu eta Palpmbarako gaztelu gotortuan bizitzea erabaki zuen. Bere aurrekariek ez bezala, ez zuen Frederiko I.a enperadorearen laguntzarik izan. 1180an Palombaran preso hartua izan zen bere aldeko batzuen traizioaren ondoren eta Cava di Tirreniko Hirutasun Santuaren lurralde abadian giltzapetua izan zen, non handik gutxira hil zen. Horrela amaitu zen Victor IV.arekin hasitako zisma.