Edukira joan

Igela (argitaletxea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Igela argitaletxea» orritik birbideratua)
Igela
Jatorriko enpresa Igela argitaletxea
Sortze urtea 1989
Egoera amaiera iragarrita
Banatzailea Igela argitaletxea
Generoa(k) Euskal itzulpenak
Jatorrizko herrialdea  Euskal Herria
Kokapena Iruñea (Nafarroa Garaia)
Webgune ofiziala http://www.igela.eus

Igela argitaletxea 1989. urtean sortutako Euskal Herriko argitaletxe bat da, eta Iruñean (Nafarroa) du egoitza nagusia. Xabier Olarrak, Joseba Urteagak eta Jose Manuel Gonzalezek jarri zuten martxan. Euskarara itzulitako lanak argitaratzen ditu, batik bat[1].

Zortzi sailetan banatzen da bere bilduma:

  • Klis-klasikoak (6 argitalpen)
  • EIZIEren Literatura Unibertsala (17 argitalpen)
  • Bidelagun saila (4 argitalpen)
  • Literatura saila (56 argitalpen)
  • Enigma saila (15 argitalpen)
  • Mintaka saila (12 argitalpen)
  • Sail beltza (24 argitalpen)
  • Gabonetako ipuinak saila (4 argitalpen)

2023ko uztailaren 10ean, arazo ekonomikoak medio, argitaletxeak bere ibilbidearen amaiera iragarri zuen. [2][3] Erein argitaletxeak, Igelaren jabeak, itxiera gezurtatu zuen argitaratutako ohar baten bidez egun berean.[4][5]

Europako Batzordeak 1997an abiatutako Ariane Programaren (Culture 2000 eta Culture 2007-2013) bitartez diru laguntzak jaso ditu argitaletxeak literatur lanak itzultzeko, hamar urteko epean. Programa horren helburua zen Europako herrien literatur sorkuntzaren eta historiaren ezagutza eta zabalkundea areagotzea; eta Europako herritarrei haiek irizpidean jartzea, literatur, antzerki eta erreferentzia lanen itzulpenaren bitartez. Lan horien artean dago, besteak beste, Xabier Olarrak 2015. urtean itzuli zuen Ulises liburua, zeinak 2016ean Euskadi Saria irabazi zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «"Euskarara ekarritako mundu zabaleko autoreen lanak euskal literaturaren parte dira"» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-07-10).
  2. Gorraiz, Uxue Rey. (2023-07-10). «Igela argitaletxea gelditzea erabaki dute haren jabe diren enpresariek» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-07-10).[Betiko hautsitako esteka]
  3. «Igela argitaletxeak gelditzea erabaki du, arrazoi ekonomikoak medio» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-07-10).
  4. «Igela argitaletxearen itxiera posibleaz eztabaida» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-10).
  5. Mikel Lizarralde, Uxue Rey Gorraiz. (2023-07-10). «Ereinek azaldu du ez duela erabaki Igela argitaletxea gelditzea» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-07-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]