Edukira joan

Ifrikija

Koordenatuak: 35°N 7°E / 35°N 7°E / 35; 7
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ifrikija
MotaValierri eta antzinako herrialdea
Geografia
Map
Koordenatuak35°N 7°E / 35°N 7°E / 35; 7

Ifrikija[1] (amazigeraz: ⵉⴼⵔⵉⵇⵢⴰ; arabieraz: إفريقية‎Ifriqiya), Erdi Aroko islamaren historian, Iparraldeko Afrikan zegoen eskualdea, egungo Tunisia, basamortua izan ezik, eta Aljeriako ipar-ekialdeko zati batek osatuta.

Ifrikija latinezko Afrika prokontsularra Erromatar Inperioko probintziaren izenaren arabiartzea izan zen. Egun, arabieraz Ifriqiya Afrika osoa adierazteko erabiltzen da.

Arabiarrek Ifriqiya konkistatzeko gorriak ikusi zituztenez, beti autonomia administratiboa edo independentzia mantendu zuen. Hiriburua Kairuan (Al-Qayrawān) zuen. 800. urtean bertan aglabtar leinua sortu zen, Ibrahim I.a ibn Aglab pertsiarra bertako gobernadore edo vali izendatu zutenean. IX. mendeko bukaeran ismaeldarrek ordezkatuak izan ziren. Hauek boterea lortu eta, xiismoaz baliatuz, Fatimatar kaliferria aldarrikatu zuten. Hala ere, fatimatarrek Kairora joan eta X. mendean bertoko berbereek matxinatu ziren. Ifriqiya mantentzeko, fatimatarrek ziriar izeneko leinu berberea izendatu zuten. Hauek 1046an fatimatarrak utzi eta Bagdadeko abbastar kalifa onartu zuten. Fatimatarrek kontraeraso eta bere aliatuak ziren hilaliar berberek eskualdea konkistatu zuten. 1230tik aurrera hafsi leinua eta 1574an Otomandar Inperioak konkistatua izan zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]