Edukira joan

Hikaru Sulu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hikaru Sulu Star Trekeko pertsonaia bat da. George Takei eta John Cho (azken honek Star Trek XI filmean) dira pertsonaia honen papera egiten duten aktoreak.

Fikziozko biografia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hikaru Sulu James Tiberius Kirken agindupean dagoen USS Enterprise (NCC-1701) espaziontziko ofizial eta pilotu bat da. Sulu Kaliforniako San Francisco hirian jaio zen 2237an. USS Enterprise NCC-1701 ontzian izan zuen lehen kargua, 2265ean, fisika departamenduko arduradun bezala izan zen, baina berehala bidali zuten zubira pilotu funtzioa egiteko. USS Enterprisekin eginiko misio ugarien ondoren, Suluk USS Excelsior (NCC-2000) espaziontziaren agintea jaso zuen, honekin, 2290etik aurrera Beta kuadrantearen zenbait esplorazio egin zituelarik, anomalia gastsuak sailkatuz. Hain zuzen ere esplorazio misio hauetako batean Excelsior ontziak Praxiseko ilargiaren eztandaren talka uhinaren eragina jaso zuen (tripulazio guztia onik irten zen arren), gertaera honek Klingon inperioa eta Planeta Elkartuen Federakuntzaren arteko aliantza sinarazi zuelarik. (Star Trek VI: Herrialde ezezagun hura).

Garrantzi kulturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Star Trekeko tripulazio etnianitzaren irudikapena. Sulu behean eta eskuinean.
  • Aipagarria da Star Trek: jatorrizko telesaila ematen hasi zenean (1966-1969), asiar jatorri etnikoa zuten pertsonaiek, telebistan, zerbitzari umil, maltzur edo asiarren irrimarra lotsagarrien (betaurreko sendoak, aurreko ebakortz irtenak, ingelesez ahoskatze kaxkarra, etab...) paper esterotipatuak egiten zituzten. Hikaruren pertsonaiak estereotipo guzti hauek hautsi zituen, esparru duinago bat irekiz asiar aktore eta pertsonaientzat.
  • Gainera, aipagarria da Chekovek AEBen garai hartako egungo arerio bat irudikatzen zuen bezala (Sobietar Errusia, gerra hotzean), Suluk Bigarren Mundu Gerrako aurreko etsaia irudikatzen zuen, eta garai hartako filmeetan barbaro suizida bezala irudikatzen zirenak. Suluk kultura eta arraza ezberdinen arteko beradiskidetzea eta elkarlana irudikatzen du.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]