Edukira joan

Higinia Luz Goñi Aiestaran

Wikipedia, Entziklopedia askea
Higinia Luz Goñi Aiestaran

Bizitza
JaiotzaZirauki1906ko urtarrilaren 11
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaAuschwitz1943ko maiatzaren 1a (37 urte)
Heriotza modua: pneumonia
Jarduerak
JarduerakFrantziako Erresistentziako kidea eta etxeko langilea
230 emakumeen konboiaren oroigarria, Romainvilleko Gaztelu presondegian: horien artean eraman zuten Lutx Auschwitzera. 49 bakarrik irten ziren bizirik.

Higinia Luz Goñi Aiestaran (Zirauki, Nafarroa Garaia, 1906ko urtarrilaren 11Auschwitz, 1943ko maiatzaren 1a) [1] Higinia Luz Martos ezkontza-izenez eta Lutx goitizenez ere ezaguna, nazien kontrako Frantziako erresistentzian parte hartu zuen emakumezko nafarra izan zen. Atxilotu ondoren, Auschwitzeko kontzentrazio eremura eraman zuten, eta hantxe hil zen.

Ziraukin jaiotako emakumezko hau etxeko lanetan aritu zen Iruñean gaztetan, eta jardun berean jarraitu zuen Parisen 1932tik aurrera. Parisen José Martos algeriarra ezagutu zuen eta harekin ezkondu zen 1934an. Martos eta emaztea aktiboki inplikatu ziren Frantziako erresistentzian, alemanek Frantzia 1940an inbaditu ostean.

1941ean atxilotu zuten Montmartreko etxe batean, eta preso egon zen La Santen eta Romainville gazteluan. 1943ko urtarrilean eraman zuten Auschwitzera trenez, non 31696 preso zenbakia izan zuen[2]. Erresistentzia politikoko 230 emakume eraman zituzten tren hartan, eta haien artean zen Charlotte Delbo idazleak kontatu zuen geroago Lutx esaten zioten Higinia Luz Martos baten berri[3]. Alberto Barandiaran kazetariak berreskuratu zuen gero historia, bere benetako deiturak eta jatorria aurkitu arte, 1995ean Euskaldunon Egunkarian argitaratu zen erreportaia baterako[4].

Kontzentrazio eremuko baldintza beldurgarrietan, lau hilabete bakarrik iraun zuen, eta maiatzean hil zen, neumoniarekin[5]. 230 emakumeen bere taldetik, 49 irten ziren bizirik Auschwitzetik, liberazioarekin.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Nombres que recorren el tiempo - Begoña Zabala González» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-17).
  2. Calvo, Juan M.. (2012-01-10). «Aragoneses: exilio, resistencia y deportación: FELICIANA PINTOS NAVAS: superviviente de Auschwitz, Ravensbruck y Mauthausen. [1»] Aragoneses (Noiz kontsultatua: 2019-07-26).
  3. «Kazetaritzatik Literaturara | Alberto Barandiaran» bbk.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-26).
  4. Barandiaran, Alberto. (1995). «Lutx» Euskaldunon Egunkaria (Euskaldubon Egunkaria): 41-48. (Noiz kontsultatua: 2019-07-26).
  5. Barandiaran, Alberto. «Auschwitz, 31.696. argazkia» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-07-26).