Hibaika Arraun Elkartea
Hibaika Arraun Elkartea | |
---|---|
Sorrera | 1987 |
Herria | Errenteria, Gipuzkoa |
Lehendakaria | Jon Otegi |
Kolorea(k) | beltza eta gorria |
Trainerua | Madalen |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 1 Euskadiko Txapelketa 1 Gipuzkoako Txapelketa |
Webgunea | www.hibaika.com |
Hibaika Arraun Elkartea Errenteria-Oreretako arraun taldea da. 1987an sortu zen[1]. 1989an Errenteriako udalak Ondartxoko hiltegi zaharra utzi zion arraun elkarteari eta urte bereko maiatzaren 21ean arraun eskola zabaldu zen.
Hibaikaren kasuan emakumezkoen traineruak izan ditu emaitzarik onenak[2], Kontxako Bandera eta Euskotren Liga irabaztekotan egon baita hainbat alditan. Lau aldiz izan da Kontxan txapeldunordea eta hiru aldiz Ligan. San Juango batelerekin lehia biziak izan zituen azkenean segundu gutxiren tarteaz erabaki zirenak. Ziklo aldaketa baten ondoren gaur egun ere Euskotren Ligan egiten du arraun Hibaikak.
Gizonezkoen trainerua aldiz maila apalean ibili da. Bi denboraldi egin zituen KAE 1 Ligan, gainerakoak KAE 2 mailan egin ditu, baina esan beharra dago urtero lortu duela trainerua uretaratzea.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errenteriako traineruek aurretik ere parte hartu izan dute Kontxako Banderan. Rentería izenarekin 1953, 1954, 1967 eta 1968an aritu zen eta Beraun Arraun Elkartea bezala 1972, 1973 eta 1974ean. Emaitzarik onena 1953ko bosgarren postua izan zen.
1989an Hibaika Arraun Elkartea sortu zen, izen bereko elkarte gastronomikoan[3]. 1990a izan zen Hibaikak trainerua uretaratu zuen urtea eta lehenengo bandera ere orduan irabazi zuen, Donibane Lohizuneko "Iparralde Bandera". 1995 arte aritu zen traineruan baina ez zuen beste garaipenik lortu. 1995ean denboraldiaren erdian arraun egiteari utzi zion eta ez zen uretara itzuliko 2007 arte. Gizonekoen trainerua maila apalean ibili izan da beti.
2012tik aurrera emakumezkoen trainerua urtero uretaratu du eta gizonezkoek ez bezala emaitza bikainak izan ditu, Liga Nagusiak eta Kontxa irabaztear egon baita. 2013tik aurrera Kontxako Banderara sailkatu izan da urtero eta lau aldiz izan zen bigarrena, guztietan segundu gutxiren tarteaz nagusitu zitzaion San Juan. Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak irabazi izan ditu eta gaur egun ere Liga Nagusian ari da arraunean.
Emakumezkoen trainerua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hibaika Arraun Elkartea (emakumezkoak) | |
---|---|
Entrenatzailea | Iñaki Mendizabal |
Patroia(k) | Maddi Retegi |
Kolorea(k) | beltza eta gorria |
Trainerua | Madalen |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 Euskotren Liga 1 Gipuzkoako Liga 1 ETE Liga 1 Euskadiko Txapelketa 1 Gipuzkoako Txapelketa |
2024: Kontxa | 8.a |
2024 | 6.a (Euskotren Liga) |
Hasierak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2012 urtean emakumezkoen trainerua atera zuen eta Gipuzkoako Ligan laugarren gelditu zen. Garaipen bat ere lortu zuen ekainean Isuntzaren Banderan, Lekeition. Denboraldia Kontxako Banderarako sailkapen estropadan 5. postua eginaz biribildu zuen.
Garai onenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2013 denboraldian errenteriarrak Euskotren Ligarako sailkatu ziren. Honetaz gain beren lehenengo bandera irabazi zuten, Gipuzkoako Ligarako baliagarria den Txingudi Bandera klasikoa[3]. Denboraldia biribiltzeko Kontxako Banderan sartu eta bigarren postua eskuratu zuten.
2014ko denboraldian hainbat estropada irabazi zituzten eta Liga Nagusian eta txapelketetan bigarren gelditu ziren sanjuandarren atzetik. Gipuzkoako Ligan hirugarrenak izan ziren. Denboraldia osatzeko Kontxako Banderarako sailkatu ziren bigarren aldiz eta garailearengandik hiru segundu eskasera gelditu arren hirugarren postuan amaitu zuten.
2015 urtea Euskotren Ligarako eta Kontxarako zailtasun handirik gabe sailkatu zen Hibaika. Ligan hirugarren egin zuen, Oriorekin lehia gogorrean, baina Kontxako Banderan bere onena eman zuen eta bigarren postuan gelditu zen, sanjuandarrengandik hiru segundu eskasera.
2016. urtea ondo hasi zuten Espainiako Batel Txapelketa irabaziz. Euskotren Ligan bigarren egin ondoren aurrenekoz Gipuzkoako Liga irabaztea lortu zuten. Kontxan ere bikain ibili ziren eta ohorezko txanda irabazi zuten arren segundu bakarrarengatik bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen berriz[4].
2017. urtean San Juan baino motelago hasi zen baina uztaila bukaeran asko hurbildu eta historian lehenengo aldiz Euskadiko Txapelketa lortu zuen[5]. Kontxan lehenengo jardunaldia irabazi zuen baina azkenean bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen beste behin ere[6].
Ziklo berria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2018an ziklo berri bati hasiera eman zion. Hala ere ETE Ligan bigarren egin zuen eta Kontxan bosgarren. 2019an liga irabazi zuen Zumaiarekin lehia gogorrean ibili ondoren[7]. Kontxan ohorezko txandan aritu zen eta laugarren postua eskuratu zuen. Play-offetan ordea ez zuen Euskotren Ligara itzultzerik lortu. 2020an bigarren egin zuen Ligan eta berriz ere play-offak jokatu zituen, baina ez zen mailaz igo.
2022an ETE Ligan bigarren egin eta Euskotren Ligara igo zen. 2023an zortzi trainerutatik seigarrena izan zen, baina galiziarrek permanentzia bermatuta zutenez jeitsiera play-offak jokatu behar izan zituen[8]. Arazorik ez zuen izan maila mantentzeko. Kontxako Banderarako arazo gabe sailkatu zen, 11 aldiz jarraian. 2024an seigarren postuarekin Ligan mantentzea lortu zuen eta Kontxarako sailkatu zen 12. aldiz jarraian.
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (4): 2013, 2015, 2016, 2017.
- Hirugarrena (1): 2014.
- Sailkapen estropada (2): 2014, 2016.
- Sailkatua (12): 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023, 2024.
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (3): 2014, 2016, 2017
- Hirugarrena (1): 2015.
- Irabazitako estropadak (2024 barne): 6
- Parte hartzeak (7): 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2023, 2024
- Gipuzkoako Liga (1): 2016.
- ETE Liga (1): 2019.
Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskadiko Txapelketa (1): 2017.
- Gipuzkoako Txapelketa (1): 2016.
Gainontzeko banderak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trainerillak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskadiko Txapelketa (2): 2014, 2016.
- Gipuzkoako Txapelketa (1): 2014.
Batelak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako Txapelketa (1): 2016.
- Euskadiko Txapelketa (1): 2012.
- Gipuzkoako Txapelketa (2): 2016, 2019.
- Gipuzkoako batel liga (1): 2016
Llaütak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako Llaüt Txapelketa (0): hirugarren 2020an.
Denboraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2012 | Gipuzkoako Liga, 3.a | - |
2013 | Emakumezkoen Liga, 3.a | 2.a |
2014 | Emakumezkoen Liga, 2.a | 3.a |
2015 | Emakumezkoen Liga, 3.a | 2.a |
2016 | Emakumezkoen Liga, 2.a | 3.a |
2017 | Emakumezkoen Liga, 2.a | 2.a |
2018 | ETE Liga, 2.a | 5.a |
2019 | ETE Liga, 1.a | 4.a |
2020 | ETE Liga, 2.a | 6.a |
2021 | ETE Liga, 3.a | 6.a |
2022 | ETE Liga, 2.a | 6.a |
2023 | Emakumezkoen Liga, 6.a | 6.a |
2024 | Emakumezkoen Liga, 6.a | 8.a |
Gizonezkoen trainerua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hibaika Arraun Elkartea (gizonezkoak) | |
---|---|
Entrenatzailea | Unai Amenabar |
Patroia(k) | Asier Sanchez, Igor Muñoz, Zuriñe Alberdi |
Kolorea(k) | beltza eta gorria |
Trainerua | Madalen |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Euskadiko Txapelketa |
2024: Kontxa | ez |
2024 | 5.a (KAE 2 Ligan) |
Hibaika AE Ligako bigarren mailan ibili da gehienbat. 2016an hirugarren egin zuen eta lehen aldiz igoera play-offak jokatu zituen gainera. 2017an bandera berri bat irabazi zuen 27 urteren ondoren, Iberiaren Bandera hain zuzen ere. 2017ko play-offetan aritu zen berriz eta hirugarren egin zuen. Santurtzi eta Donostiarrak TKE Ligara[9] igotzea lortu zutenez hurrengo denboraldian KAE 1 Ligara igo zen. Bi urte egin zituen bertan eta 2019an maila galdu zuen.
Ligak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- KAE 2 Liga (0): bigarrena 2022an.
Banderak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iberiaren Bandera (1): 2017.
Batelak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gipuzkoako Batel Txapelketa (1): 1973 (Beraun Arraun Elkartea)
Azken denboraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2007 | KAE 2 Liga, 9.a | - |
2008 | KAE 2 Liga, 8.a | - |
2009 | KAE 2 Liga, 9.a | - |
2010 | KAE 2 Liga, 9.a | - |
2011 | KAE 2 Liga, 10.a | - |
2012 | KAE 2 Liga, 13.a | - |
2013 | KAE 2 Liga, 7.a | - |
2014 | KAE 2 Liga, 6.a | - |
2015 | KAE 2 Liga, 5.a | - |
2016 | KAE 2 Liga, 3.a | - |
2017 | KAE 2 Liga, 3.a | - |
2018 | KAE 1 Liga, 11.a | - |
2019 | KAE 1 Liga, 12.a | - |
2020 | KAE 2 Liga, 8.a | - |
2021 | KAE 2 Liga, 8.a | - |
2022 | KAE 2 Liga, 2.a | - |
2023 | KAE 2 Liga, 5.a | - |
2024 | KAE 2 Liga, 5.a |
Antolaturiko estropadak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hibaikak bere bandera antolatzen du KAE 2 Ligarako puntuagarria dena. Bestalde Beraun Arraun Elkarteak 1972 eta 1974 artean ere antolatu zuen Beraun Sari Handia Pasaia eta Hondarribiako uretan bazen ere.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2021-03-11). «ERRENTERIAKO HIBAIKA ARRAUN KIROL ELKARTEA» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) SALAZAR, AYAR. (2021-04-06). ««Hibaika ha apostado por la integración de las mujeres al deporte del remo»» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) izquierdo, donostia, jabier. (2013-08-14). «Una hormiga entre elefantes» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2016-09-11). «San Juan se lleva la Kontxa por un segundo ante Hibaika» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
- ↑ Ikerne, Zarate(e)ko. (2017-07-25). «Hibaika Euskadiko txapeldun» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
- ↑ «San Juanek estropada irauli eta Kontxa irabazi du, Hibaikaren aurretik» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) PÉREZ, MIKEL. (2019-08-27). «La bandera de Hibaika ondea firme» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
- ↑ «TKEko arbitroak ez du onartu Hibaikaren helegitea, eta play-offa egongo da Euskotren Ligan» EITB 2023-09-14 (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
- ↑ «HASIERA - Liga ARC» www.liga-arc.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).