Hasegawa Tōhaku
Itxura
Hasegawa Tōhaku | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Nanao, 1539 |
Herrialdea | Japonia |
Heriotza | Edo, 1610eko martxoaren 19a (70/71 urte) |
Hobiratze lekua | Honpō-ji (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | japoniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | Hasegawa school (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Nichiren Shū (en) |
Hasegawa Tōhaku (japonieraz 長谷川 等伯 Hasegawa Tōhaku, 1539-1610ko martxoaren 19a), margolari japoniar bat eta margolaritzako Hasegawa Eskolaren sortzailea izan zen Japoniako historiako Azuchi-Momoyama garaian.
Tohakuk, bere karrera artistikoa, Noto hiriko bere etxean (egungo Ishikawa prefekturan) margolan budistak eginez hasi zuen. 30 urte ingururekin Kiotora joan zenean, bere margolaritza estilo propioa garatu zuen tinta txinatarrarekin, eta laster hasi zen margolan apaingarriak egiten. Honela, Kano Eitokurekin arerio bihurtu zen, norekin Oda Nobunaga eta Toyotomi Hideyoshiren estimua eta babesa lehiatu zuen.
Eitoku 1590ean hil ondoren, Tohaku, bere garaiko maisu bizirik handiena bezala geratu zen, Hideyoshiren margolari ofiziala bihurtuz.