Harriet Quimby
Harriet Quimby | |
---|---|
(1911) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Michigan, 1875eko maiatzaren 11 |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Squantum (en) , 1912ko uztailaren 1a (37 urte) |
Hobiratze lekua | Kensico Cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | hegazkinlaria, kazetaria eta gidoilaria |
Jasotako sariak | |
Harriet Quimby (Arcadia, Michigan, 1875eko maiatzaren 11 – Squantum, Massachusetts, 1912ko uztailaren 1a) hegazkinlari eta zinema gidoigile estatubatuar aitzindaria izan zen. 1911an bilakatu zen lehenengo emakumea pilotoaren lizentzia lortzen AEBetan. Hurrengo urtean, 1912ko apirilaren 16an Mantxako kanala hegazkinez zeharkatu zuen lehen emakumea izan zen. 59 minututan burutu zuen zeharkaldia, eta lur hartu zuen Calais-etik 40 km-tara, hondartza batean. Hedabideen aldetik oihartzun gutxi lortu zuen, bezperan 'RMS Titanic' itsasontzi famatua hondoratu zenez eta interes guztia albiste hark bereganatu zuenez.
Hollywood
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1911an Quimby-k idatzi zituen 7 gidoi film labur mutuetarako, 'Biograph Studios' etxearekin. Zazpiak zuzendu zituen D. W. Griffith-ek. Aktoreen artean Florence La Badie, Wilfred Lucas eta Blanche Sweet zeuden. Quimby bera ere aktore lan txikian agertu zen pelikula batean.
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1912ko uztailaren 1ean hegan egin zuen topaketa batean Bostonen. William A.P. Willard, ekitaldiaren antolatzailea eta Charles Willard pilotoaren aita, berarekin batera zihoan hegazkin modelo berri batean. 300 metroko altueran matxura bat eduki zuten eta hala Willard nola Quimby hil ziren.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez)'Centennial of Flight: Harriet Quimby'.