Edukira joan

Harem

Wikipedia, Entziklopedia askea
Haren» orritik birbideratua)
Harem bateko ikuspegia (Jean-Baptiste van Mour, XVIII. mendea)

Harem[1] (turkieraz, arabierazko حرم ḥaram 'debekatutako lekua edo leku sakratua' hitzetik ekarria, حريم ḥarīm 'leku sakratua; familia bateko emakumeak' eta حرام ḥarām, 'debekatutakoa; sakratua' hitzekin lotuta) musulmanen artean, zenbait etxetako gela edo aretoa da, emakumeek bakarrik erabil dezaketena[2].

Otomandar Inperioaren garaian jauregian (batez ere Topkapı jauregian, Istanbulen) bizi ziren emakumeen etxebizitza zen. Bertan sultanaren ama, arrebak, ohelagunak (etorkizuneko sultanen amak), zenbait diplomatikoen alabak, ikasleak eta emakume esklaboak zeinek sultanari plazera ematen zioten dantza, musika edo sexuaren bitartez, bizi ziren. Eunukoak toki honen gudari beltzak zirenez zikiratzen zituzten. Zenbait emakumeek turkoa eta persiarra, dantza, musika, kantua edo maitasun-arteak ikasten zituzten. Esaten da Abd-ar-Rahman III.a, Kordoban egon zen lehenengo omeiatar kalifaren harena 6000 emakume eduki zituela.

Harena leku ia autonomo bat zen, arau propioekin eta hierarkia batekin. Emakumeek askotan, valide sultana (sultanaren ama) edo emazteak adibidez, haien semeak hurrengo sultana izateko konspiratzen zuten. Horrela, sultan bereziak egon ziren, Mustafa I.a moduan atzerapen bat zuena eta instrumentu bezala jarri zutena.

Súleyman Kanuni baino lehen, etorkizuneko sultanen amak sultana amarengatik hautatuak izaten ziren haien edertasuna eta inteligentziagatik. Bere erregealdiaren bitartean harenaren funtzioa politikoagoa bilakatu zen bere emazte Hürreneri esker, Roxelana izenarekin ezaguna mendebaldean. Emakume honek botere "gelaurre" bat eta "emakumeen erreinu bat" ezarri zuen, mende bat eta erdi iraungo zuena. Harena estatu batean bihurtu zen beste estatu baten barruan. Bere semea Selimeri, "mozkorra" ezizenarekin ezaguna, politika baino orgiak eta libertinajea gustatzen zitzaizkionez Hürren izan zen benetan gobernatu zuena.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Hiztegi batzuetan Haren agertzen da (Elhuyar) eta beste batzuetan Harem (zehazki). Euskaltzaindiak ez du oraindik erabakirik hartu.
  2. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa: Haren

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]