Hapalopilus rutilans
Hapalopilus rutilans | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Polyporales |
Familia | Polyporaceae |
Generoa | Hapalopilus |
Espeziea | Hapalopilus nidulans P.Karst., 1881 |
Basionimoa | Polyporus nidulans |
Hapalopilus rutilans Polyporaceae familiako onddo espezie bat da[1]
Sinonimoak: Polyporus nidulans, Polyporus ramicola, Phaeolus rutilans.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karpoforoa: 2 eta 7 cm arteko proiekzioa, zirkuluerdi formakoa, zuhaitzaren zurari atxikia, batzuetan masa lodi irregular bat eratzen. Perretxiko guztia kolore uniformekoa da: arre-kanela kolorekoa, okre-lehoi kolorekoa edo arre-gorrixka. Goiko gainazala haritsua da hasieran, ondoren biluzia.
Himenioa: Tutuak, gainerakoak duen kolore bera dute, oro har, pruina zurixka arin batekin estalia egoten da barrualdea. Poro txikiak, hasieran biribilak, ondoren ertz askoko poligonalak, tutuen kolore berekoak.
Haragia: Gaztetan zuria, kotoi itxurakoa, gero hauskorra haritsu samarra, batzuetan gehiago edo gutxiago ikusten diren eremu zirkularrekin. Helduaroan goiko eta beheko gainazalaren kolorea hartzen du. Amoniakoarekin berehala erreakzionatzen du eta kolore more bizia hartzen du.[2]
Etimologia: Polyporus terminoa grekotik dator, ugari, asko, esan nahi duen "poly" hitzetik eta poro, urrats, esan nahi duen "póros" hitzetik. Poro ugarirekin
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pycnoporus cinnabarinus delakoarekin nahas daiteke, hau txikiagoa da, kolore biziagoa eta ikusgarriagoa du, hori bizitik gorri zinabriora.
Oharra: Usteldura zuria sortzen duen perretxiko eder bat da, filamentosoa, eta oso aktiboa, baina zorionez, normalean hildako edo hilzorian dauden adarretara mugatzen da.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaberritik udazkenera batez ere udan. Eroritako adarretan edo hostogalkorren enborren bati lotuta dagoen adarretan: haritzak, pagoak, gereziondoak, ezkiak, urkiak, zurzuriak, makalak eta abar, oso arraroa da izeietan. Ohikoa.[4]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Amerika, Europa, Errusia, Japonia, Australia, Zeelanda Berria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 641 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 316 or. ISBN 84-282-0865-4..