Edukira joan

Gose jokoak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gose Jokoak» orritik birbideratua)
Gose jokoak
Datuak
IdazleaSuzanne Collins (2008)
Argitaratze-data2008ko irailaren 14a
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaThe Hunger Games
HizkuntzaIngeles
ArgitaletxeaScholastic Corporation (en) Itzuli
Herrialdea AEB
Orrialdeak374
OCLC181516677
Euskaraz
IzenburuaGose jokoak
ItzultzaileaKoro Navarro
Argitaratze-data2009
Orrialdeak419
ISBN978-84-9868-061-4


Gose jokoak (ingelesez: The Hunger Games) Suzanne Collinsek idatzitako eleberria da. 2008an argitaratua, izen bereko trilogia hasten du.

Euskaraz Alberdaniak plazaratu zuen.[1]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Gudaren ondorioz, gaur egun ezagutzen dugun Ipar Amerika desagertu eta Panem deitutako herrialdea sortu zen. Herrialde hau 12 distritu ezberdinek osatzen dute, “Kapitolio” deitutako hiriaz kontrolatuta daudenak. Kapitolioak Panemeko botere guztiak kontrolatzen ditu eta lehen ziren 13 distrituek beraren kontrako Guda bat hasi zuten, baina zortea ez zen haien aldetik egon. Salbatu zen distritu bakarra 13a izan zen eta Kapitolioak bakean utziko zituela esan zien haiek hilda zeuden moduan egoten baldin baziren. Kapitolioak gudaren zigor moduan, distritu bakoitzak urtero 12 eta 18 urteen arteko neska eta mutil bana bidali behar ditu joko telebistatu batzuetan borrokatzeko, non irabazle bakar bat dago, kasu honetan, bizirik irteten den bakarra da.

Denborarekin, Jokoetara joateko gazteak hautatzeko eguna ailegatu zen. Hautaketa hau, zozketa baten bidez egiten zen eta urtero gazte baten izena aldi batez sartzen zen zozketan. Distrituko pertsona guztiak joan ziren gazteak hautatzeko lekura. Nesken lekuan, Katnissen ahizpa txikiaren izena atera zen Prim. Katnissek, ezin zuen pentsatu bere ahizpa hiltzeko posibilitatea egoterik, horregatik, beraren ordez aurkeztu zen jokoetara joateko. Mutilen lekuan, Peeta Mellark agertu zen. Zozketak pasa eta gero, Katniss eta Peeta Kapitoliora eraman zituzten jokoetarako entrenatzeko. Haien artean adiskidetasun handia zegoen, baina biak bazekiten haietako bat gutxienez ez zela etxera itzuliko. Azken egunean, elkarrizketa batzuk egin zizkieten gazte guztiei. Peetak, Katniss maite zuela esan zuen eta maitatzaile tragikoen izena jarri zizkieten. Katnissek, Jokoetarako estrategia bat zela pentsatu zuen, baina errealitatean, Peeta Katniss maite zuen, ikusi zuen lehen alditik. Jokoak interesgarriagoak egiteko, Kapitolioak Jokoen arau bat aldatzea erabaki zuen, irabazle baten ordez, distritu bereko bi gazteek irabazi ahal izango zuten. Azkenean, biak amaierara ailegatzea lortu zuten. Irabazleak zirela pentsatzean, Jokoetako zuzendari batek, orain irabazle bakar bat egon behar zela argitu zien. Ez ezin zutenez bestea hilik ikusteko ideia jasan, Katnissek, fruitu pozoitsu batzuk jatea proposatu zuen, Kapitolioari erakusteko irabazle gabe geratuko zela. Fruituak jango zituzten momentuan, gelditzeko agindu zieten eta biak irabaztea erabaki zuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.