Gordiano II.a
Gordiano II.a | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
238ko martxoaren 22a (egutegi gregorianoa) - 238ko apirilaren 12a (egutegi gregorianoa)
| |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | Kartago, 192 | ||||||||||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||||||||||
Heriotza | Kartago, 238ko apirilaren 12a (38/48 urte) | ||||||||||
Heriotza modua | giza hilketa | ||||||||||
Familia | |||||||||||
Aita | Gordiano I.a | ||||||||||
Ama | Fabia Orestilla | ||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||||||
Leinua | Gordian dynasty (en) | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | militarra eta politikaria |
Gordiano II.a (latinez: Marcus Antonius Gordianus Sempronianus Romanus Africanus; 192 – 238ko apirilaren 12) erromatar enperadorea izan zen 238an zehar. Gordiano I.aren semea izan zen. Haren arreba, Antonia Gordiana, Gordiano III.aren ama izan zen.
Heliogabaloren agintaldian, kuestore aritu omen zen Gordiano, eta Alexandro Severorenean kontsul. 237an, Afrika probintziara joan zen aita gobernaria zelako.
Alexandro Severoren hiltzaileak, Maximino Trax enperadore berriak, ez zuen oso ospe handirik lortu. Afrika probintzian Gordiano I.ak matxinada sortu zuen, tokiko politikariek bultzatuta. Gordiano I.aren adina zela eta (80 urte baino gehiago zituen), Gordiano II.arekin batera hartu zuen enperadore titulua. Senatuak izendapen hori onartu zuen.
Gordianoren aurkariak aldameneko Numidia probintziatik etorri zen. Haren gobernariak, Maximinoren aliatuak, Afrika probintzia eraso zuen. Gordiano II.ak aurre egin zion, baina bizitza galdu zuen borrokan. Honen berri izanda, Gordiano I.ak bere buruaz beste egin zuen. Nolanahi ere, 238rako, Gordiano II.naren iloba, Gordiano III. enperadore bihurtu zen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gordiano II.a |