Gladwyn Jebb
Hubert Miles Gladwyn Jebb, 1. Gladwyngo baroia, (1900eko apirilaren 25a – 1996ko urriaren 24a), britainiar diplomatiko eta politikaria izan zen, Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi bitartekari moduan aritu zena.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etonen eta Oxforden ikasi ondoren, 1929an Cynthia Noble ezkondu zuen. Hiru seme-alaba izan zituzten: Miles, Vanessa (Hugh Thomas hispanistaren emaztea) eta Stella.
1924an Zerbitzu Diplomatikoan sartu eta Teheranen eta Erroman lan egin zuen. 1940ko abuztuan, Gerra-Ekonomiako Ministro izendatu zuten eta 1943an Foreign Officen sartu zen. Bertan zegoela, Teheran, Jalta eta Potsdamgo Batzarretan parte hartu zuen.
Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Nazio Batuak sortzeko Biltzarrean parte hartu zuen, 1946an Trygve Lie idazkari nagusi izendatua izan zen arte bitartekari moduan arituz.
Londresera itzuli eta Nazio Batuetan eta Parisen aritu zen enbaxadore. 1960an Gladwyngo baroi izendatua, Alderdi Liberalean sartu zen.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Is Tension Necessary?, 1959
- Peaceful Co-existence, 1962
- The European Idea, 1966
- Half-way to 1984, 1967
- De Gaulle's Europe, or, Why the General says No, 1969
- Europe after de Gaulle, 1970
- The Memoirs of Lord Gladwyn, 1972
Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak | ||
---|---|---|
Gladwyn Jebb • Trygve Lie • Dag Hammarskjöld • U Thant • Kurt Waldheim • Javier Pérez de Cuéllar • Boutros Boutros-Ghali • Kofi Annan • Ban Ki-moon |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gladwyn Jebb |
- 1900eko jaiotzak
- 1996ko heriotzak
- Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak
- Erresuma Batuko diplomazialariak
- Erresuma Batuko noblezia
- Ingalaterrako politikariak
- Ohorezko Legioko gurutze handiak
- Suffolk konderriko jendea
- Eton Collegen ikasitakoak
- Ingalaterrako anglikanoak
- Viktoriar Errege-Ordenako Gurutze Handiko Zaldunak