Edukira joan

Gipuzkoako kosta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gipuzkoako kostaldea» orritik birbideratua)
Mutrikutik Jaizkibelera.
Debako inguruetan itsas-hegi altuak daude. Ohartu hondartza bukatzean dagoen erliebean

Gipuzkoako kostak gorabehera handiak ditu eta orokorrean hegiak handiaak dira. Hondartza txikiak eta harritsuak daude Bizkaiko mugatik Zumaiaraino eta hortik aurrera geroz eta luzeagoak diren hondartzak. Ibai ezberdinen itsasoratzetan estuario txikiak sortzen dira (Oria), eta beste batzuetan itsasadarrak (Urumea, Bidasoa).

Mutrikutik Zarautza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itzurun hondartzan labar handiak daude

Gipuzkoako kostaldea, mendebaldean, Mutrikuko Saturraran hondartzan hasten da. Mutrikutik Zarautza oso kostalde labartsua da, hondartza gutxikoa. Mutriku edo Getaria herriak ikusita, erliebea oro har nolakoa den jabetzeko modua izango dugu. Debako eta Zumaiako kosta ere antzekoa da, baina herriak lauagoak dira, ibaien itsasoratzea dela kausa (Deba eta Urola).

Getarian San Anton mendia (Getariako arratoia) dago, harrizko penintsula txiki bat.

Eskualde horretan flyscha agertzen da, harrizko egitura laminar sedimentario bat. Horregatik mundu osoan ezaguna ere egin da.

Zarauztik Donostiara

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Donostiako Kontxa oso hondartza ezaguna da

Zarauztik Donostiara ingurune leunagoa da, hasiera batean, eta gero berriro ere aldapatsua egiten da. Zarautz eta Orioko inguruan Oria ibaia itsasoratzen da eta Zarauzko hondartza Bizkaiko golkoko luzeena da (2,8 km). Donostiarantza joanez Igeldo mendia dago.

Donostian berriro ere lauagoa bilakatu eta Urumea ibaiaren itsasoratzeak bi irla zituen badia bat (Santa Klara eta Urgull) irla bakarreko eta hiru hondartzako gunea bilakatzea ekarri zuen. Kontxa, Ondarreta eta Zurriola hondartzak daude bertan.

Donostiatik Hondarribira

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hondarribia eta Hendaia. Eskuinaldean, Jaizkibel.

Donostiatik Hondarribira kostaldea mendi batez osatua dago. Ulia eta Jaizkibel mendiak Pasaiako badiak baino ez ditu eteten, eta hor erliebea oso gorabeheratsua da. Jaizkibelek eragozten du inguruko herriak kostaldean egotea, eta Hondarribi da zuzenean itsasoarekin aurrez aurre dagoen bakarra. Bidaso ibaiaren itsasoratzeak Irun eta Hondarribia lauagoak izatea dakar, eta azken horretan hondartza dago.

Gipuzkoak hondartza gutxi baina handiak ditu. Turismoaren aldetik garrantzitsuenak Donostiako hiru hondartzak, Zarautzekoa eta Itzurun dira.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]