Gerra krimenak Israel-Palestina gerran (2023-2024)
Gerra krimenak Israel-Palestina gerran 2023-2024. urteetan gertatu dira. Gerra horretan, bi alde nagusiek, Israelek eta palestinar erakundeek, elkarri leporatu diote gerra krimenak egitea. Hala ere, intentsitate eta luzera aldetik, nabarmen ugariago dokumentatu da Israelen kontrako ebidentzia. Bi ataletan banatzen dira era honetako krimenak: batetik, Hamas eta erakunde politiko militar palestinarrek Gazatik urriaren 7an egin erasoak eta bahituen gaineko giza eskubideen urraketak eta, bestetik, hurrengo ia urtebetean Israelen indar armatu eta buruzagiek palestinar herritarren eta gatibuen gainean eragindakoak. Erregistratu diren gerra krimenak nazioarteko zuzenbidearen arabera tipifikatu dira.
Zibilen hilketa indiskriminatua da horietako bat, baita ikastetxeei eta ospitaleei eraso egitea ere. Palestinako Defentsa Zibileko bozeramaile Mahmoud Basalek nabarmendu zuenez, «Honelako sarraskirik ez da izan gure historian. Aurreko gerretan triskantzak izan ditugu, baina hau genozidio baten parekoa da».[1][2] Urri erdialdean, NBEk adierazi zuen Gazakoa «inoiz ez bezalako giza hondamendia» zela.[3] Gazako inbasioak iraun bitartean, Israelen ekintza militarrak, Zerrenda horretan suntsipena zabaldu ez ezik, 39.000 pertsonatik gora hil ditu positiboki, Gazan ez ezik Zisjordanian, eta hamar milaka zauritu eragin. Haatik, 2024ko uztailean, ikerketa batek «kalkulu zuhurrean» jada 200.000 palestinar inguru hil zirela estimatu zuen.[4] Biztanleriaren gosetea eta egarria gerra arma gisa leporatu zaio Israeli, laguntza humanitarioa ere ukatuz. Israeldar hilak, berriz, milatik gora direla kalkulatu da.
2024ko maiatzean, erabaki sendorik hartzea lau hilabetez atzeratu ondoren, Nazioarteko Justizia Auzitegiak Benjamin Netanyahu lehen ministroa eta Israelgo beste agintari batzuk atxilotzeko agindu zuen, genozidioa, lesa humanitate eta beste gerra delitu larri batzuk leporatuta. Hamasko zenbait arduradun ere atxilotzeko ere manatu zuen. Halaber, Rafahko Israelen ofentsiba geldiarazteko agindu zuen, eta Auzitegiaren kontrako askotariko erreakzioak piztu ziren horregatik, Israel, Hamas, AEB eta Mendebaldeko zenbait potentziarena bereziki. Salatu eta ikerketa bidez berretsi zenez, Israelek eta Mendebaldeko potentzia batzuek presio larriak egin zizkieten Auzitegiko kideei, Israelen kontrako erabakirik ez hartzeko.
Gosetea eta egarria gerra arma gisa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urriaren 7ko erasoak gertatu eta egun batzuetara, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak Gazari setio gogor bat iragarri zuen, erabateko blokeoa, lurraldeari eta bertako herritarrei janari, ur, elektrizitate eta gas hornidura moztuz.[5] Abendu hasieran, Michael Fakhri NBEren Gazako Erreportari Bereziak, herritarren janaria eskuratzeko ezintasunari loturik, «genozidio» deitu zion gertatzen ari zenari, gogora ekarriz Gazako palestinar guztiak gosetea jasaten ari direla.[6] 2024ko martxoaren 12an, Josep Borrell EBren kanpo gaietako arduradun nagusiak NBEren Segurtasun Kontseiluan adierazi zuen Israel gosetea erabiltzen ari zela «gerra arma» gisa.[7]
Israelek ezarritako setioaren ondorioz, elikagaiak nabarmen urritu ziren. Giza Eskubideen Euro Mediterraneoko Taldeak, besteak beste, herritarrekin gosete gerra egitea leporatu dio Israeli.[8] Berdin egin zuen Human Rights Watchek, «gerra krimen nazkagarria», adierazi zutenez.[9] UNICEFek abenduan adierazi zuen Gaza haur batentzako munduko leku arriskugarriena zela.[10] Martxoaren 1ean zabaldu zen Israelgo militarrek 104 palestinar baino gehiago hil zituztela, eta 280 zauritu utzi, laguntza humanitarioko kamioien inguruko jendetzaren kontra tiro egitean, eta antzeko jokaera izan zuten lehenago ere.[11] Boluntario humanitarioen kontra ere jo zuten, hala NBEren UNRWAkoak (154)[11] nola World Central Kitchen karitate erakundekoak (zazpi 2024ko apirilean, ikus beherago).
NBE Nazio Batuen Erakundearen arabera, Gazako zerrendako herritarren laurdenak —600.000 lagun inguru— «gosez hiltzeko arriskuan» zeuden 2024. urte hasieran. Horren arrazoiak ziren Israel misilak jaurtitzen aritzea eta, bestetik, Israelek Zerrendari «Erdi Arokoen pareko» setioa ezartzea.[12] Beit Lahiako Kamal Adwan ospitaleko israeldar armadaren setioaren ondoren, ospitale barnean geratu ziren inkubadoretako umeak, janaririk eta urik gabe utzi ziren.[13][14]
2024ko apiril hasieran zabaldu zenez, CIF txostenak ondorioztatu zuen gosetea berehalakoa zela Gaza iparraldean eta biztanleria ia osoa muturreko gosetea bizi zuela, hondamendiaren pareko elikaduraren segurtasun ez batez. Une horretan Oxfam Intermon erakundeak salatu zuenez, urtarriletik Gaza iparraldean pertsonako eta eguneko 245 gramorekin bizi ziren bertako biztanleak: beharrezkoaren % 12.[15] Uztailaren hondarrean jakinarazi zenez, Israelgo armadak Rafahko ur erreserbak suntsitu zituen, milioitik gora palestinarri zerbitzua ematen ziena. Ordurako, urritik, % 94 jaitsi zuen Israelek ur hornidura Gazan. Ura eragoztea gerra krimena da nazioarteko legearen arabera.[16]
Biztanleria lekualdatzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jan Egeland diplomazialariak eta Osloko bake akordioen eragiletako batek, gerra Gazako herritarrez ari zela, estu hartu zuen Israel, eta gerra krimentzat jo zuen populazio jakin bat mugiaraztea, Genevako Konbentzioen arabera.[17] Nazioarteko gizalegeak (lege humanitarioak) debekatu egiten du zibilak behartuki lekualdatzea, salbu eta haien segurtasunerako edo ezinbesteko arrazoi militarrak daudenean; haren arabera, herritarrei utzi egin beharko litzaieke etxera itzultzen gatazka armatua bukatu denean.[18]
Human Right's Watch erakundeak azaldu bezala, urriaren 13an, Israelgo agintariek agindu zuten Gaza iparraldeko milioitik gora herritar beren etxeak uzteko. Bada, bi hilabete geroago, ia 1,9 milioi pertsona, Gazako biztanleriaren ehuneko 85, lekualdatu egin ziren, ia erdia Rafah barruan pilaturik. Gerra aurretik, hiri horrek 280,000 biztanle zituen.[18]
Israelgo armadaren Rafa hiriko inbasioan, 2024ko maiatzaren 7tik 31ra, milioi bat pertsonak baino gehiagok ihes egin zuten hiritik, UNRWAren arabera, gehienak beste leku batzuetatik iheslari helduak. Ofentsiba horren hasieran, 1,4 milioi pertsona metatzen ziren Rafahn.[19] Aldiz, ekain erdialderako, horietatik soilik 65.000 gelditzen ziren Rafahn, gehienek Al-Mawasid-era ihes egin baitzuten, Israelek «eremu seguru» izendatua.[20][21]
Biztanleria zibilaren hilketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]L. Moreno Ocampo Nazioarteko Gorte Penaleko fiskal ohiak genozidiotzat jo zuen biztanleria zibilaren gaineko bonbardaketa, genozidioa prebenitzeko obligazioa nabarmendu du, baita gerra honen zentzugabekeria ere.[22] Abenduaren 9an, Human Rights Watchek Gazako «sarraskia eta krimenak» babestea leporatu zion AEBri, NBEn su eten bat eskatzeko proposamen bati betoa jarri ondoren.[23] Gerra krimenen harira, albiste faltsuak tartekatu dira, askotan egiazkoekin batera. Urriaren 7ko erasoen harira, ugari zabaldu ziren Israelgo eta Mendebaldeko hedabideetan 40 ume israeldarri burua moztu zitzaielako albisteak, Joe Biden presidenteak berak benetakotzat hartuak. Bertaratutako kanpoko kazetariek, ordea, informazio hori gezurtatu zuten, Declassified UKren arabera. Astebete horretan, ordea, 2.000tik gora palestinar hil ziren Israelen aire erasoetan, 700 haurrak.[24]
Abenduaren 16an, Israelen kontrako akusazio gehiago agertu ziren, Palestinar Aginte Nazionalak haizatuak, lekukoen, pertsonal medikoaren eta kazetarien baieztapenetan eta material grafikoan oinarrituz: israeldar militarrek aterpetuak, zaurituak eta pazienteak bizirik lurperatu bide zituzten Beit Lahia-ko Kamal Adwan ospitalean, horretarako hondeamakinak baliatuz. Hori gertatu zen egun batzuk lehenago israeldar militarrek ospitaleari setioa jarri, eraikinaren hegoaldea suntsitu eta barnean zeudenak hotz handiaren erdian kanporatu ondoren.[13][14] Palestinar Agintearen Osasun Ministerioak nazioarteko ikerketa bat erreklamatu zuen.[13][14] Israeldar agintari militarrek Hamasen gune operatibotzat jo zuten ospitalea, eta 80 gerlari atxilotu zituzten. Gazako Osasuneko ministroak, berriz, Zerrendako osasun sistema suntsitzen ahalegintzea leporatu zion Israeli.[25] Israelen antzeko jokaeren berri eman izan dira Gazako beste ospitale batzuetan ere.
Apiril hasieran, Israelek World Central Kitchen karitate erakundeko zazpi boluntario hil zituen aire erasoan, konboi identifikatu batean zihoazela. Boluntario horiek palestinarrak eta nazioartekoak ziren, Israelen ohiko herrialde aliatuetakoak. Ondorioz, herrialde-agintari horiek Israelekin asaldatu ziren.[26] Gazan ziharduten GKE nagusiek adierazi zuten ezinezkoa zela Israelen beren lana egitea. Gazako kanpaina militarra hasi eta sei hilabetera, 200 kooperatzaile baino gehiago hil zituzten Gazan, Mugarik Gabeko Medikuen arabera. Joe Biden AEBko presidenteak Benjamin Netanyahu Israelgo presidenteari adierazi zion zibilak eta kooperatzaileak hiltzen utziz gero babestuko zuela Israel.[27]
2024ko apirilaren 23an, gerra krimenen susmoa berriz azaleratu zen, Gazan ehunka pertsonen hobiratze kolektiboen aztarnak agertzean, esku estekatuak zituzten gorpu biluziak, Israelek aire eta lur erasoz astinduriko ospitaleen inguruetan.[28][29] Egun gutxiren buruan, 392 hilotz zenbatu ziren, Israel hilketen ikerketa oztopatzen ari zelako akusazioen erdian.[30] Maiatzaren 12an AEBko estatu idazkari Antony Blinkenek aitortu zuen Israelek, bere Rafahko ofentsiban, ez zuela plan sinesgarririk bertako zibilak babesteko, 1,4 milioi pertsona, eta eten egin zuen Israeli 3.500 bonba helarazteko agindua.[31] Aldiz, egun batzuk geroago, Israelek Rafah inbaditu ahala, AEBk 1.000 milioi dolarreko arma bidalketa onartu zuen Israelentzat.[32]
2024ko ekainaren 19ko NBEren Giza Eskubideen Bulegoaren txosten batek kezka bizia adierazi zuen egiaztatutzat jotzean bonba astunen erabilera, ustez Israelek ikastetxe, bizileku, merkatu eta errefuxiatu esparruen gainera jaurtiak: GBU31 eta GBU32 bonbak, eta gutxienez 218 hildako eragin zituzten. Era horretan, txostenak zioenez, Israelek «behin eta berriz urratu ditu gerrako legeen oinarrizko printzipioak».[33] Genevako Konbentzioen laugarren puntuaren arabera, ikastetxeak objektu zibilak dira eta erasoetatik at utzi behar dira.[34]
Abuztu hasierako Israelen Gaza Hiriko sarraskien ondoren, NBEren kontalari berezi Francesca Albanesek X sare sozialean berretsi egin zuen Israel «genozidioa» egiten ari zela, eta Gaza XXI. mendeko «kontzentrazio esparru lotsagarriena» zela.[35] 2024ko irailean, Munduko Osasun Erakundeak azaldu zuen Gazako gerrako zaurituen laurden batek bizi arteko lesioak jasan zituztela, epe luzeko zaintza eta errehabilitazioa eskatzen zutenak; gainera, 3.105 eta 4.050 anputazio eragin omen ziren, baita erredura handien, bizkarrezurreko lesioen eta buruko traumatismoen milaka kasu ere.[36] Abuztuaren hondarrean, Israelgo armadaren eta kolonoen erasoen erdian Zisjordanian, Amnistia Internazionalak ohartarazi zuen indar hilgarria izugarri areagotu zela palestinarren kontra eta israeldar indarrek «legez kontrako hilketen» eskalada bati ekin ziola, ospitaleetatik sartu-irtetea ere eragotziz.[37]
Israel genozidioagatik auzipetua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nazioarteko Justizia Auzitegiko salaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abendu hondarrean, Hego Afrikak genozidio salaketa aurkeztu zuen Israelen kontra NBEren Justizia Auzitegian, eta erreklamatu NBEk berehalako menia agindu zezala.[38] Israelgo Netanyahuk, berriz, desafioz hartu zuen berria, Hagako Auzitegiari zilegitasuna kenduz eta «gaizkiaren ardatzarekin» parekatuz.[39] Urtarrilaren 26an, Nazioarteko Justizia Auzitegi horrek ebatzi zuen "bazitekeela" Israel Genevako Konbentzioa urratzen aritzea eta genozidioa egiten aritzea, baina ez zuen su-etenik agindu.[40] 2024ko maiatzean, Egiptok adierazi zuen formalki bat egingo zuela Hego Afrikarekin Justizia Auzitegiko genozidio auzian.[41] 2024ko ekainean, Espainiak, Mexikok, Kolonbiak, Nikaraguak eta Libiak berretsi zuten Hegoafrikak aurkeztutako salaketa.[42]
2024ko apirilaren 4an, NBEren Giza Eskubideen Kontseiluak ebatzi zuen Israelek ustezko gerra krimenei eta gizateriaren kontrako krimenei buruz erantzun behar zuela; gainera, Israeli arma salmenta geldiaraztera deitzeko ebazpena onartu zuen, gogora ekarriz «genozidioa» egiten ari zitekeela.[43] Jake Sullivan Estatu Batuetako segurtasun nazionaleko aholkulariak, maiatzaren 13an, adierazi zuen ez zutela sinesten Gazan genozidio bat gertatzen ari zenik; aldiz, Israeli deitu zion «gehiago egitera zibil palestinarrak babesteko».[44]
Nazioarteko Justizia Auzitegiaren ebazpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egun batzuk, geroago, Nazioarteko Justizia Auzitegiko fiskalak eskatu zuen Benjamin Netanyahu, Israelgo defentsa ministro Yoav Galant eta Hamasko hiru buruzagi atxilotzea agintzeko. Israeldarrei gerra eta lesa humanitate krimenak leporatzen zitzaizkien, baita zibilen kontrako «gerra metodotzat» gosetea erabiltzea eta berariaz erailtzea; palestinarrei, berriz, Israelen urriaren 7an ehunka zibil erailtzea eta gutxienez 245 gatibu hartzea.[45][46] Netanyahuk akusazioak ukatu eta desafiatzaile erantzun zion aginduari; Hamasko buruzagiak «borreroak eta biktimak berdintzea» leporatu zion Auzitegiaren ebazpen horri.[47][46] Maiatzaren 21ean, AEBko Biden presidenteak goitik behera ukatu zuen Israel genozidioa egiten ari zenik, Etxe Zurian Amerikar Ondare Juduaren Hilabetearen ekitaldi batean adierazi zuenez.[48]
Maiatzaren 25ean, Hagan egoitza duen Auzitegiak Rafahko erasoa berehala eteteko agindu zion Israeli, eta Gazako zerrendaren hegoaldean Egiptorekin muga egiten duen pasabidea ireki zezala, handik laguntza humanitarioa sar zedin. Nawaf Salam Auzitegiko presidenteak nabarmendu zuen, gainera, Rafahko egoera humanitarioa «ezin okerragoa» zela.[49] Israelgo lehen ministroak eta kanpo gaietako ministroak elkarrekin adierazi zuten Hego Afrikaren genozidio salaketa «faltsua, gaitzesgarria eta nazkagarria» zela.[50]
Auzitegiko fiskalak salatu zuen epaileek Israelen eta AEBren presioak jasan zituztela beren ebazpena baldintzatzeko, beldurraraztea ere tartean, eta ohartarazi zuen berehala eten behar zituztela.[51] Israelgo Mossadeko buruak Fatou Bensouda Hagako auzitegiko fiskala ere mehatxatu zuen guda krimenen auziagatik, hainbat bilera sekretutan. Estatu sionistako espioiak bederatzi urtez aritu ziren Nazioarteko Zigor Auzitegia «espiatzen, hackeatzen eta kikiltzen saiatzen», Israelen aurkako auziak bertan behera utz zitzan.[52] 2024ko ekainaren hasieran, AEBko Kongresuak proposamen bat onartu zuen Nazioarteko Justizia Auzitegiaren kontrako zigorrak ezarriz, ekonomikoak eta bidaiatzeko visa ukapenak tartean, Israelgo agintariei ezarri atxilotze aginduak zirela eta. Hala ere, AEBko estatu departamentuak adierazi zuen ez zetorrela bat erabaki horrekin.[53]
2024ko azaroaren 22an, Nazioarteko Justizia Auzitegiak Benjamin Netanyahu, Yoav Gallant Israelgo defentsa ministro ohia eta Hamasko Mohamed Diab al Masri atxilotzeko agindua eman zuen, azken hori Abu Deif deituraz ezagunagoa. Fiskaltzaren atxilotzeko agindu eskaera 2024ko maiatzekoa izan zenez, ordutik urriaren 8 arteko epeko krimenak hartu ziren ikergai. Auzitegiaren Atariko Gaien Salak aho batez baztertu zituen Israelek aurkezturiko inpugnazioak, zeinetan ukatu egiten baitzen Justizia Auzitegiak eskumenik izatea Palestinako estatuan, oro har, eta Israelgo herritarrei buruz, zehazki. Netanyahyuk horren berri izatean adierazi zuenez, «Auzitegiaren erabaki antisemita hau Dreyfusen epaiketa modernoaren parekoa da (Dreyfus frantses armadako kapitain izan zen, 1894an goi traizioagatik kondenatua eta gero absolbitua), eta horrelaxe bukatuko da».[54]
Kolonizazioari buruzko nazioarteko ebazpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gazako genozidioaren auziarekin aldi berean, areagotu egin zen Israelgo kolonoen hedakuntza Zisjordanian, baita istiluak areagotu ere. NBE Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak 2022ko abenduan eskatu zion Nazioarteko Justizia Auzitegiari iker zezala Palestinako okupazioak zer ondorio juridiko izango lituzkeen Israelentzat. Bada, 2024ko uztailaren 19an, Nazioarteko Justizia Auzitegiak ebatzi zuen Israelen kolonizazio politikek nazioarteko legea urratzen zutela. Auzitegiko presidente Nawaf Salamek esan zuen Israelek «ahalik eta lasterren» utzi behar zituela bertan behera «okupazioa zabaltzeko» jarduera guztiak. Ebazpena ez zen loteslea.[55]
Nazioarteko Justizia Auzitegiak, zehazki, ebatzi zuen Israelgo Gobernuak Palestinako lurralde okupatuetan abian jarritako «politika kolonialek eta lurralde horietako natura baliabideen esplotazioek» nazioarteko legea urratzen zutela. Organismo horrek Hagan du egoitza, eta 57 urte atzera begiratu zuen: aztertu zituen 1967tik 2024ra Israelek Jerusalem Ekialdean, Zisjordanian eta Gazako zerrendan abian jarritako neurriak eta politikak.[55]
Sexu indarkeria eta tortura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gazako erakunde politiko armatuen urriaren 7ko erasoan, giza eskubideen urraketak identifikatu dira, eta gerra krimen gisa ikertu.[56] Gainera, NBEk adierazi zuenez, arrazoi irmoak zituen sinesteko biktima batzuek sexu erasoak pairatu zituztela;[57] Hamasek goitik behera ukatu zuen horrelakorik gertatu zenik.[58]
Bestalde, abendu hondarrean, Euro-Med gobernuz kanpoko erakundeak salatu zuen Israelek atxilo dituen 8.000 palestinarren aurkako muturreko gehiegikeriak egin zituela, bortxaketak, torturak eta hilketak tartean.[59] Hala 2023ko azaroan nola 2024ko otsailean, Amnistia Internazionalak israeldar indarrek eragindako giza eskubideen urraketa larriak salatu zituzten, «tortura kasu lazgarriak» eta indarkeria hilgarriaren erabilera neurrigabea eta legez kanpokoa.[60] UNRWAk 2024ko martxoaren hasieran salatu zuenez, Israelgo agintariek tratu txarrak eta torturak aplikatu zizkieten bere langileei atxilotu eta giltzapetzean.[61]
2024ko uztailean, B'Tselem Israelgo giza eskubideen erakundeak ikerketa batean ondorioztatu zuenez, palestinar presoen kontrako sexu abusuak eta torturak sistematikoak, «eguneroko kontua» ziren Israelgo kartzeletan. Ongi etorri infernura delako txostenean zabaldu ziren datuok, 55 presoren kasuak aztertu ondoren.[62] Abuztuan zabaldu ziren irudi berriek agerian utzi zuten Sde Teiman Israelgo atxiloketa zentroa palestinar preso bat bortxatzen zutela, hamarka palestinar lurrean zetzaten bitartean. Aske geraturiko palestinarrek lekukotza gehiago eman zituzten, gizalegez kontrako praktikoak agerian utziz: presoak kaioletan eta ia biluzik egotea. Israelgo GKEaren txostenak egiaztatutzat jotzen zuen presoak argirik, janaririk eta edaririk gabe zeuzkatela ziegetan. NBEk ikerketa bat eskatu zuen.[63] Sdei Teiman Negev basamortuan dago, eta Israelek urriaren 7ko erasoen ondoren sortu zuen Gazako gatazkako gatibuentzat; torturak eta tratu txarrak ohikoak dira testigu ugariren arabera.[64]
Hilabete geroago, giza eskubideen aldeko Al-Haq erakunde independente palestinarrak eta gisa bereko palestinar erakundeek salatu zuten Israelgo okupazio indarrak atxiloketa arbitrarioak egiten ari zirela, pertsonak desagerrarazten, gizalegez kontrako tratua erabiltzen, eta torturak praktikatzen palestinarrekin, tartean zela sexu indarkeria atxiloketa eta giltzapetze aldian.[65] Israeldar indarrek Mohammed Arab kazetaria Gazan atxilotu eta Ofer-en espetxeratua zuten, Ramala aldamenean. Bada, adierazi zuen, han zela, bortxaketak ikusi zituela, uzkitik mangeraren muturra sartzea eta su-itzalgailuaren zurrusta aktibatzea.[66]
Fosforo zuriaren erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nazioarteko zuzenbidearen hausturari buruzko beste akusazio larri bat arma gisa fosforo zuria baliatzea izan da.[67] Fosforo zuria ez dago berez debekaturik nazioarteko zuzenbidean, baina ez da arma kimikotzat hartzen, eta bai agente supiztaile gisa sailkatzen. Alegia, zilegitzat jotzen da gerran erabiltzea baldin eta ingurune bat argitzeko baliatzen bada, eta ez arerioari erasotzeko.[68] Israelek substantzia toxiko kiskalgarri hori erabili omen du Gazako herritarren eta Libanoren kontra,[67] bertako zein nazioarteko giza eskubideen aldeko eta bestelako hainbat eragilek salatu dutenez.[69][70][71][72] 2009-2011n jada Israelek fosforo zuria baliatu zuen Gazako herritarren kontra.[73][74][75]
Azaroaren 23rako, Israelek fosforo zuria zerabilten milatik gora artilleria eraso egin zituen Gazako herrigune oso populatuen gainean, nazioarteko arauek debekatzen dutena, Euro-Med Human Rights Monitor giza eskubideen aldeko erakundearen arabera.[76] Zehazki, azaroaren 15ean, Israelgo armadak fosforo zuriko 300 eraso egin zituen Gaza iparraldeko Beit Lahia hiri jendetsuan 40 minutuko epean.[76] Gazan ez ezik, 2024ko udaberrian, Israelek fosforo zuria baliatu zuen Libano hegoaldean, herrisketako herritarren gainean zartaraziz eta kalte larriak eraginez, pertsonei bezala ekosistemari ere. Era horretako erasoen ondorioz, 92.000 herritar bere bizilekuak utzi behar izan zituzten, Human Rights Watch erakundeak salatu eta Al-Jazeera hedabideak jakinarazi zutenez. Ustez, Israel biztanlerik eta uztarik gabeko mugako eskualde bat eratzen ariko litzateke, bere premia militarren arabera.[77]
Haurren eskubideen urraketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Israelek ezarritako setioaren ondorioz, Gazako haurren eritasun tasa % 70ekoa zen gerra baino lehen, baina Israelen bonbardaketen ondorioz % 90 areagotu zen.[8] Urriaren 7az geroztik, milioi erdi adingabek utzi behar izan dituzte euren bizitokiak, Unicef Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsako Ekialde Hurbilerako zuzendari Adele Khoderrek emandako datuen arabera (2023ko abenduaren 9an). Haur horiek «ia edateko urik gabe, jendez betetako eremu txikietan eta babesik gabe» daudela gehitu zuen. Israelen erasoetatik harago, nabarmendu zuen adingabeek «arrisku handiak» zituztela gaixotasunak garatzeko. «Haur izateko lekurik arriskutsuena da Gaza», adierazi zuenez.[78]
2024ko ekainaren 8 arte, Israelen Gazako aire eta lur erasoek 13.000 haur hil zituzten askotariko sarraskietan. Data horretan, NBEk haurren eskubideak urratzen dituzten estatuen zerrendan sartu zuen Israel, haren erasoek Gazan 13.000 mila haur hil ondoren. Israelgo bozeramaileek hitz gaziak izan zituzten erabaki horri buruz, adieraziz Israelgoa munduko «armada moralena» dela.[79] Urrian argitaratu Oxfam erakunde humanitarioaren ikerketa batek argitu zuen urtebetean Israelgo Armadak beste edozein gatazkatan baino haur eta emakume gehiago hil zituela Gazako Zerrendan azken bi hamarkadatan eta urtebeteko epean: 11.000 eta 6.000, hurrenez hurren.[80]
Medikuen neutraltasun printzipioaren urraketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Israeli medikuen neutraltasun printzipioa urratu izana egotzi zaio, Genevako Konbentzioen arabera gerra krimena dena, ospitaleak bereziki babesturik baitaude nazioarteko zuzenbide humanitarioan.[81][82] Kasu lazgarri bat, Human Rights Watch GKEak txosten batean hala salaturik, Israelek palestinar osasun langileak torturatzea da.[83] 11 hilabeteko epean, 2024ko irail arte, indar israeldarrek 1.151 osasun-langile hil zituzten gutxienez, Gazako Osasun Ministerioaren arabera. Tartean zenbatu ziren 65 mediku, 260 erizan, 300 kudeaketa eta laguntzarako langile, 184 alboko osasun teknikari, 76 farmazialari eta 12 bestelako osasun-langile.[84]
Irailaren 18an azaleratu zenez, Al-Xifa ospitaleko Ziad Mohammed al-Dalou medikua hil egin zen Israelen atxilotze zentro batean, bertara bahitua izan ondotik. Hamaika hilabetean, Gazako hirugarren medikua izan zen Israelgo atxilotze zentro batean hiltzen. Lehenago, apirilean, Adnan al-Bursh mediku eta zirujaua tortura bidez hil zuten. Bi hilabete geroago, egiaztatu zen Iyad al-Rantisi medikua tortura bidez hil zela. Indar israeldarrek 300 palestinar mediku eta osasun-langiletik gora bahitu zituzten 2023ko urritik 2024ko irailera.[84]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ostolaza, Igor Susaeta-Maddi Iztueta Olano- Paulo. (2023-10-18). «Ehunka biktima, Israelek Gazako ospitale bati egindako erasoan» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).
- ↑ (Ingelesez) «World leaders attend Cairo peace summit to ‘de-escalate’ Israel-Hamas war» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-22).
- ↑ «"Inoiz ez bezalako giza hondamendia" Gazan, Nazio Batuen arabera» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-10-25).
- ↑ «‘The Lancet’ aldizkariak Gazan Israelek hildakoak zenbat izan daitezkeen kalkulatu du: ia 200.000 pertsona» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-07-30).
- ↑ (Ingelesez) «Israel announces ‘total’ blockade on Gaza» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-03-06).
- ↑ Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
Izenik_gabekoa_7-20240110211913
izeneko erreferentziarako - ↑ (Ingelesez) «Israel using hunger as weapon of war, Borrell tells UN» EUobserver 2024-03-12 (Noiz kontsultatua: 2024-03-18).
- ↑ a b Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
Izenik_gabekoa_6-20240110211913
izeneko erreferentziarako - ↑ «Dagoeneko 20.057 hildako Gazan, 8.000 haurrak» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-12-25).
- ↑ (Ingelesez) «Gaza: The World’s Most Dangerous Place to be a Child | UNICEF Aotearoa» www.unicef.org.nz (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).
- ↑ a b «Israeli armarik ez saltzeko eskatu du NBEko Giza Eskubideen Kontseiluak» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-04-07).
- ↑ «Eguberriak ezin ospatu Betleemen» Berria 2024-01-07 (Noiz kontsultatua: 2024-01-07).
- ↑ a b c Press, Europa. (2023-12-16). «Palestina pide investigar el enterramiento de pacientes y heridos vivos por excavadoras israelíes en Gaza» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-18).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Tropas israelíes sepultan vivos a palestinos en hospital gazatí» www.telesurtv.net (Noiz kontsultatua: 2023-12-18).
- ↑ «Hambruna en Gaza: el norte de la Franja sobrevive con 100 gramos de pan al día» www.publico.es 2024-04-04 (Noiz kontsultatua: 2024-04-05).
- ↑ «Rafahko ur erreserbak suntsitu ditu Israelek» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-07-30).
- ↑ Lartzanguren, Edu. (2023-10-14). «Milioi bat gazatar mugitzeko agindua betetzea «guztiz ezinezkoa» dela esan du Bruselak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b (Ingelesez) Most of Gaza’s Population Remains Displaced and in Harm’s Way | Human Rights Watch. 2023-12-20 (Noiz kontsultatua: 2024-03-06).
- ↑ «Milioi bat pertsonak baino gehiagok ihes egin behar izan dute Rafahtik, Israelen erasoak direla eta» EITB 2024-05-31 (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) VMarchán. (2024-06-17). «Solo quedan 65.000 desplazados en Rafah tras más de un mes de la incursión israelí» AlbertoNews - Periodismo sin censura (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
- ↑ (Ingelesez) Gadzo, Mersiha. «Israel’s actions are ‘intentional and direct attack on civilian population’» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) SER, Cadena. (2023-10-18). «Guerra de Israel y Hamás en Gaza, en directo: última hora del conflicto y balance de muertos tras el ataque a un hospital» cadena SER (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).
- ↑ Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
:13
izeneko erreferentziarako - ↑ (Ingelesez) SHAH, HAMZA ALI. (2024-01-04). «‘Beheaded babies’ - How UK media reported Israel’s fake news as fact» Declassified Media Ltd (Noiz kontsultatua: 2024-03-07).
- ↑ Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
Izenik_gabekoa_3-20240110211913
izeneko erreferentziarako - ↑ (Katalanez) 324cat. (2024-04-02). «La comunitat internacional exigeix explicacions a Israel per la mort de set cooperants a Gaza» 3Cat (Noiz kontsultatua: 2024-04-05).
- ↑ (Katalanez) 324cat. (2024-04-04). «Biden condiciona el suport a Israel a una major protecció dels civils i cooperants a Gaza» 3Cat (Noiz kontsultatua: 2024-04-05).
- ↑ (Ingelesez) «Mass graves in Gaza show victims’ hands were tied, says UN rights office | UN News» news.un.org 2024-04-23 (Noiz kontsultatua: 2024-04-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) L.GÓMEZ, M. REY / L. GONZÁLEZ / M. CHARTE / A. SERRANO /. (2024-04-23). «Resumen de la guerra de Israel en Gaza el 23 de abril | La ONU investiga la presencia de cadáveres maniatados entre los más de 300 cuerpos hallados en fosas comunes» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2024-04-24).
- ↑ «Askatasunaren Flotilla ezin da irten Turkiatik, Israelen blokeoaren ondorioz» Berria 2024-04-26 (Noiz kontsultatua: 2024-04-28).
- ↑ (Ingelesez) Gadzo, Mersiha. «Egypt to join South Africa’s ICJ genocide case against Israel» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-05-12).
- ↑ (Ingelesez) Cordall, Simon Speakman. «Is the US shipping weapons to Israel tacit support for its war on Gaza?» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-05-16).
- ↑ (Ingelesez) Hall, Rachel; Sedghi, Amy; Hall (now), Rachel; Sedghi (earlier), Amy. (2024-06-19). «Israel-Gaza war live: Israel’s use of heavy bombs raises ‘serious concerns’ under laws of war» the Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
- ↑ (Ingelesez) Siddiqui, Usaid. «Israel war on Gaza updates: Attacks continue on eve of talks in Qatar» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-08-15).
- ↑ «Israelek gutxienez ehun pertsona hil ditu Gazako eskola bat bonbardatuta» Berria 2024-08-10 (Noiz kontsultatua: 2024-08-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2024-09-12). «Israel redobla la guerra contra la Unrwa cuando se extiende el hambre» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-09-13).
- ↑ (Ingelesez) Pietromarchi, Alma Milisic,Virginia. «Israel’s West Bank assault updates: Attacks ‘fuelling explosive situation’» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-08-29).
- ↑ (Ingelesez) Borger, Julian. (2023-12-29). «South Africa launches case at UN court accusing Israel of genocide» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
- ↑ «Netanyahu says ‘nobody’ will stop Israel including Hague court» www.ft.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-16).
- ↑ (Ingelesez) «A top U.N. court says Gaza genocide is 'plausible' but does not order cease-fire» NPR 2024-01-26.
- ↑ (Ingelesez) «Egypt says it will join South Africa’s genocide case against Israel at ICJ» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
- ↑ «Libano «beste Gaza bat» bihurtzeko arriskuaz ohartarazi du Guterresek» Berria 2024-06-22 (Noiz kontsultatua: 2024-06-24).
- ↑ (Ingelesez) «UN rights body demands Israel be held accountable for possible ‘war crimes’» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-04-05).
- ↑ (Ingelesez) «US denies Gaza genocide, but wants Israel to do more for civilians» Notícias ao Minuto 2024-05-13 (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El fiscal de la Corte Penal pide que se dicten órdenes de detención contra el primer ministro israelí, Benhamin Netanyahu, y varios líderes de Hamás | Noticias ONU» news.un.org 2024-05-20 (Noiz kontsultatua: 2024-05-21).
- ↑ a b «CPI: ¿qué implicaciones tiene la petición de órdenes de arresto para Netanyahu y Hamás?» France 24 2024-05-20 (Noiz kontsultatua: 2024-05-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) elDiario.es. (2024-05-20). «El fiscal de la Corte Penal Internacional pide órdenes de arresto contra Netanyahu, su ministro de Defensa y líderes de Hamás» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2024-05-21).
- ↑ «Biden: What's happening in Gaza is not genocide» Reuters 2024-05-21.
- ↑ «Rafahko erasoaldia «berehala» eteteko agindu dio Nazioarteko Justizia Auzitegiak Israeli» Berria 2024-05-24 (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
- ↑ «Reaction to World Court's order for Israel to halt Rafah assault in Gaza» Reuters 2024-05-25.
- ↑ (Gaztelaniaz) El fiscal de la CPI denuncia a Israel y Estados Unidos por presiones. 2024-05-20 (Noiz kontsultatua: 2024-05-21).
- ↑ «Israelgo espioien buruak Hagako auzitegiko fiskala mehatxatu zuen guda krimenen auziagatik» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
- ↑ (Ingelesez) «House passes proposal sanctioning top war-crimes court after it sought Netanyahu arrest warrant» PBS NewsHour 2024-06-04 (Noiz kontsultatua: 2024-06-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2024-11-21). «El TPI ordena detener a Netanyahu y a su exministro de Defensa por crímenes de guerra en Gaza» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-11-22).
- ↑ a b «Israelen kolonizazio politikek nazioarteko legea urratzen dutela ebatzi du Nazioarteko Justizia Auzitegiak» Berria 2024-07-19 (Noiz kontsultatua: 2024-07-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) Israel/Palestina: Verificados los vídeos de ataques liderados por Hamás | Human Rights Watch. 2023-10-20 (Noiz kontsultatua: 2024-03-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) Pita, Antonio. (2024-03-05). «La ONU obtiene “información clara y convincente” de violencia sexual contra los rehenes en Gaza» El País (Noiz kontsultatua: 2024-03-06).
- ↑ Press, Europa. (2024-03-05). «Hamás rechaza "firmemente" el informe de relatores de la ONU sobre violencia sexual en los ataques del 7 de octubre» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2024-03-06).
- ↑ «Israelek atxilo dituen 8.000 palestinarren aurkako muturreko gehiegikeriak salatu dituzte» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
- ↑ (Ingelesez) «Spike in Israeli lethal force against Palestinians in Occupied West Bank» Amnesty International 2024-02-05 (Noiz kontsultatua: 2024-02-05).
- ↑ (Ingelesez) «UNRWA says Israel authorities tortured detained staff» Al-Jazeera 2024-03-04.
- ↑ «Torturak eta sexu abusuak: palestinar presoen egunerokoa Israelgo kartzeletan» Berria 2024-08-06 (Noiz kontsultatua: 2024-08-06).
- ↑ «NBEk Israelgo kartzeletan preso palestinarrei egindako tortura eta gehiegikerien inguruko ikerketa eskatu du» EITB 2024-08-08 (Noiz kontsultatua: 2024-08-08).
- ↑ (Ingelesez) «Focus - Israel accused of using torture in military prison of Sdei Teiman» France 24 2024-05-31 (Noiz kontsultatua: 2024-08-09).
- ↑ (Ingelesez) «Palestinian Human Rights Organisations on Israel’s Arbitrary Arrests, Enforced Disappearance, Inhumane Treatment, and Torture of Palestinians» Al-Haq | Defending Human rights in Palestine since 1979 (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
- ↑ (Ingelesez) Stepansky, Mersiha Gadzo,Joseph. «70 percent of UNRWA schools in Gaza hit, agency says after Israeli strike» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-07-16).
- ↑ a b (Ingelesez) Lodhi, Areesha. (2023-10-13). «What is the white phosphorus that Israel is accused of using in Gaza?» Al-Jazeera.
- ↑ «Fosforo zuriaren irakaspena: zibilak jomugan hartzea bada gerra modernoen berritasuna» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-03-07).
- ↑ (Ingelesez) «Evidence of Israel's unlawful use of white phosphorus in southern Lebanon as cross-border hostilities escalate» Amnesty International 2023-10-31 (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
- ↑ (Ingelesez) Israel: White Phosphorus Used in Gaza, Lebanon | Human Rights Watch. 2023-10-12 (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
- ↑ (Ingelesez) Wintour, Patrick. (2023-10-13). «Israel denies using white phosphorus munitions in Gaza» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
- ↑ (Ingelesez) «Doctors without Borders surgeon recounts Israel's phosphorus bomb attacks on civilians in Gaza» www.radiohc.cu (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
- ↑ (Ingelesez) Lodhi, Areesha. «What is the white phosphorus that Israel is accused of using in Gaza?» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
- ↑ «Erasoen pean, kameraren atzean» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
- ↑ «Israelgo Gobernuak aitortu du fosforo zuria erabili zuela Gazan» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
- ↑ a b (Ingelesez) Monitor, Euro-Med Human Rights. «Israel carries out more than a thousand white phosphorus strikes in Gaza» Euro-Med Human Rights Monitor (Noiz kontsultatua: 2024-03-07).
- ↑ (Ingelesez) Salhani, Justin. «Israel white phosphorous attacks on Lebanon harming people and ecosystem» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-09-23).
- ↑ «HRWek Gazako sarraskiaren konplize izatea egotzi die AEBei» Berria 2023-12-09 (Noiz kontsultatua: 2024-06-18).
- ↑ (Ingelesez) Borger, Julian. (2024-06-07). «UN adds Israel to list of states committing violations against children» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-06-08).
- ↑ (Ingelesez) Uras, Mersiha Gadzo,Umut. «Lebanon faces ‘one of most dangerous phases’ as Israel ground troops attack» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).
- ↑ «Hundreds of Palestinians killed in Israeli airstrike on Gaza hospital: Day 11 of the Hamas-Israel war - L'Orient Today» web.archive.org 2023-10-19 (Noiz kontsultatua: 2024-09-06).
- ↑ «Doctors observe black day against Israeli atrocities in Gaza» web.archive.org 2023-10-19 (Noiz kontsultatua: 2024-09-06).
- ↑ «Israelgo armadak sendagile palestinarrak torturatu izana salatu du Human Rights Watch erakundeak» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-09-06).
- ↑ a b (Ingelesez) «Palestinian doctor dies in Israeli custody after being abducted from al-Shifa Hospital» Middle East Eye (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).