Georgios Papadopulos
Georgios Papadopulos (grezieraz: Γεώργιος Παπαδόπουλος; Ellinokhorion, Peloponeso, 1919ko maiatzaren 5a - Atenas, 1999ko ekainaren 27a) greziar militarra eta politikaria zen. 1967–1973 bitartean Grezian agindu zuen Koronelen juntako buruzagia izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bigarren Mundu Gerraren hasieran italiarren inbasioaren aurka borrokatu bazen ere, nazien kolaboratzaile lanetan aritu zen gero, Segurtasun Batailoietan. 1960an, koronel izendatu zuten. 1967ko apirilaren 21ean Greziako konstituzioaren aurkako estatu-kolpeko buru izan zen, eta urte bereko abenduan gudarostea utzi zuen.
Lehen ministroa izan zen 1969-1973 bitartean, Defentsa ministroa (1969-1973), Hezkuntza ministroa (1969-1970), eta Kanpo Arazoetako ministroa (1969-1973). 1973an, monarkia deuseztatu eta errepublika ezarri ondoren, errepublikako presidente bilakatu zen. 1973ko irailaren 25ean, beste estatu-kolpe batek kargutik kendu zuen. Diktadurako buruzagiei egin zitzaien epaiketan, aurrena heriotzara eta biziarteko kartzela-zigorrera gero kondenatu zuten. Kartzelan hil zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.