General Rafael Urdaneta zubia
General Rafael Urdaneta zubia | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Venezuela |
Venezuelako estatua | Zulia |
Hiria | Maracaibo |
Koordenatuak | 10°34′27″N 71°34′34″W / 10.574272222222°N 71.576036111111°W |
Historia eta erabilera | |
Talka | 1964ko apirilaren 6a |
Izenaren jatorria | Rafael Urdaneta |
Arkitektura | |
Egitura ingeniaritza | Riccardo Morandi |
Materiala(k) | hormigoia |
Dimentsioak | 92 () × 8.700 () × 235 () m |
Gurutzatzen du | Maracaiboko aintzira |
Zubibegiak | 135 |
General Rafael Urdaneta zubia Maracaibo lakuak itsasorantz duen irteeran dago, Venezuela mendebaldean. Zubiak Maracaibo lotzen du errepidez herrialdeko gainerako eskualdearekin. Rafael Urdaneta jeneralaren izena dauka, herrialdeko independentzia gerrako heroi venezuelarraren izena.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1958an hasi zen eraikitzen eta 1962ko abuztuaren 24an inauguratu zuen Rómulo Betancourt Venezuelako presidenteak. 1964an istripu larria izan zen bertan, Esso Maracaibo petroliuntziak jo zuen zubiaren kontra, Avelino Gonzalez de Zulaika kapitain eta eskifaiako euskal herritar gehiago zirela ontzia gobernatzen, eta 235 metroko zati bat goitik behera erori zen. Ontziaren oker elektriko bategatik izan zen eta zazpi lagun hil ziren.[1]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hormigoi armatu eta aurretensatuaz egina, kabledun zubia 8.678 metro luze da. Bost tarte nagusiek 235 metroko luzera dute.[2] 92 metroko altuera duten dorreetatik eusten dira eta 46 metroko espazio garbia ematen diote beheko urari. Zubitik ibligailuak bakarrik igarotzen dira.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «1964an, euskal tripulazioa zuen ontzi batek Baltimorekoa bezalako istripu bat izan zuen Venezuelan» EITB 2024-03-29 (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
- ↑ (Ingelesez) Virlogeux, Michel. (2001-02). «Bridges with Multiple Cable-Stayed Spans» Structural Engineering International 11 (1): 61–82. doi: . ISSN 1016-8664. (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
- ↑ Dupre, Judith. (2013). Bridges. Konneman.