Garaipen arku
Garaipen arkua garaipen militar bat ospatzeko eraikitako monumentu bat da, sarri gobernari bat goraipatzeko erabili izan den arren. Lehen garaipen arkuak, erromatarrek eraiki zituzten Antzinatea eta jeneral garaile bati eskainitakoa zen.
Garaipen arku klasikoa, egitura autonomo bat da, hiriko ate edo harresietatik nahiko banandua. Bere forma sinpleenean garaipen arkua, arku batek lotutako bi pilastratan datza, gain-egitura zapal batekin amaitua, non estatua bat edo ospakizunezko idazkiak egon daitezkeen. Egiturak, tailekin apaindua egon behar zuen, nabarmenki, garaipenaren hegodun irudi femeninoekin (aingeruen oso antzekoak), horietatik pare bat, arkuaren kurbaren gainean dauden bi hiruki kurbatuetan aurkitzen direla. Garaipen arku landuagoek beste bigarren arku batzuk dituzte alboetan, bana albo bakoitzean. Hauek tetrapilon izena hartzen dute.
"ABA" arrazoi erritmikoa, arku formako erdiko bao bat alboetan txikiagoak dituelarik, arkitektura klasikoan hartua izan zen, bereziki Pizkundetik aurrera, egituren harresiak artikulatzeko. Baoek, horma hobi forma har lezakete, edo "itsu" egon, jarraikako harri-horma batekin euren atzean.
Garaipenaren ate erromatarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garaipen arkuen tradizioak Antzinako Erroman du jatorria eta Erromako Senatuak zuen erromatar garaipenak ospatzeko ohiturarekin lotuta dago. Garaile baten omenez egin zitekeen monumenturik ohorezkoena zen, izan ere horren lorpenak handiak izan zirela islatzen zuen.
Erromatar Errepublikaren garaiko uneren batean sortu ziren. Garai hartan hiru arku eraiki ziren Erroman bertan, horietatik lehena, Luzio Estertiniori eskainia, K. a. 196an. Itxuraz, aldi bateko egiturak izan ziren, eta horietako bakar bat ere ez da existitzen gaur egun. Zurez egin ziren eta haren azpitik igarotzen ziren garailea, garaituak eta gerra-harrapakina. Oinplano laukizuzenean jasotako pilareak, arkuak eta frisoa dira garaipen arkuaren osagarriak. Arku bakarrekoak eta hiru edo gehiagokoak eraiki ziren Inperioan zehar. Bi fatxadatakoak izaten ziren gehien bat.
Garaipen arku gehienak, Erromatar Inperioaren garaian eraikiak izan ziren. Plinio Zaharrak, I. mendean, ezohiko garrantziko ohore monumentu bezala deskribatzen ditu, garaipenak ospatzeko eraikiak. II. mendean, arkuak beste gertaera batzuk ospatzeko eraikitzen ziren, Anconan geratzen den garaipena arkua bezala, hiriak esker ona emateko eraikia, Traiano enperadoreak hiriko badian eginiko hobekuntzengatik. IV. mendea hastean, hogeita hamasei garaipen arku zeuden Erroman. Gaur egun, guzti horietatik, bost baino ez dira geratzen:
- Konstantinoren arkua (Arco di Costantino)
- Galienoren arkua (Arco di Gallieno)
- Janoren arkua (Arco di Giano Roma)
- Septimio Severoren arkua (Arco di Settimio Severo)
- Titoren arkua (Arco di Tito)
K. o. 80. urtean eraikia izan zen Titoren Arkua jarri dezakegu, beldurrik gabe, eredutzat. Esan izan da grina eta edertasuna batzen dituela, baina batak bestea gailendu gabe, armonia ia perfektuan; arkitektura Erromatarren esentzia eta elementu guztiak bertan jasotzen direla esan daiteke Garaipenaren Arkua sakonki aztertuz gero.
Erromako arkuak geroz eta landuagoak ziren denbora pasa ahala. Hasieran, oso sinpleak ziren, aldi baterako hirirako sarrera ateak, sinbolikoak, adreiluz edo harriz eraikiak, erdi puntuko arku bat goiburu zutela eta bertatik garaikurrak zintzilikatuta zeuden harrapatutako armekin. Geroagoko arkuak, kalitate handiko haitzurdinez eraiki ziren, erdian arku handi bat zutela, bere sabaia kanoi gangaz tratatua eta, batzuetan, bi arku txikiagorekin, bana arku handiaren alde banatan, ordena arkitektoniko oso batekin apaindua, zutabe eta taulamenduena, behe-erliebe sinboliko edo narratiboekin aberastua, eta brontzezko estatuekin koroatua, sarri, kuadriga bat. Ohikoena, korintiar ordenara zen.
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beharbada, Arkuak pilono Egiptoarretan oinarrituak egon ziren, edo soilik ate etruskoetan. Baina bere seriotasun eta duintasun bereizgarria Tabulariumaren fatxadan zuten jatorri garbia. Hain zuzen ere, puntu erdiko arku hauek, forma helenistiko karratuagoak eta zuzenagoak gailenduz, fatxada erromatarrei egin zen ekarpen handiena izan zen.
Aipagarritzat hartu behar da monumentu hauen barne espazio erabilgarria. Berezko astuntasuna arintzeko garaipen militarrei buruzko erliebeak, koloma apaingarriak, frisoak eta abar. Aipagarria ere greziar kolomaren funtzio berria: euskarri izateko jaioa, ornamentu hutsa izatera behartzen dute.
Erromatarraren ondorengoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromatar kutsuko garaipen arkuak Pizkunde garaian berpiztu ziren Europa osoan, Antzinako Erromako arte eta arkitekturari buruzko interesa hazi eta hazi ari zenean. XV. mendea eta XIX. mendearen artean, errege eta enperadoreek, erromatar tradizioaren imitazioan, garaipen ate ugari eraiki zituzten.
Lehenengoetako bat, "Arku Aragoitarra" izan zen, Napoliko Castel Nuovon, Alfontso V.ak 1443an eraikitakoa. Baina, geroagoko Porta Capuana bezala ez zen bera bakarrik altxatzen, gaztelurako sarreraren zati batekin lotuta baitzegoen. Aldi baterako garaipen ate asko, jaialdietarako eraikiak izan ziren, Erregeren Sarrerak bezala, Erdi Aro amaieratik aurrera. Maximiliano I.a Habsburgokoa enperadoreak, Albert Durer artistari, modu oso landuan enperadorearentzako irarlanean apaindutako arku monumental bat diseinatzeko lana eman zion (3,75 metro garai zena) 192 orri ezberdinetan, eraikitzen hasteko keinua ere sekula egin ez zena. 700 aleko edizio batean inprimatua izan zen, eta margotua izateko eta gela handietako paretetan itsasteko zabaldu zena. Luis XIV.a Frantziakoak ere altxatu zituen garaipen ateak.
Garaipenaren ate ezagunenetako bat, Parisko Garaipen Arkua da, Charles de Gaulle plazan, Champs-Elysées etorbidearen mendebaldeko muturrean dagoena, bere garaipen militarrak ospatzeko eraikia.
Asmo berarekin eraiki ziren garaipenaren ateak Erresuma Batuan, AEBetan, Alemanian, Errusian eta Espainian, beste herrialde batzuen artean. Kim Il Sung presidentea ohoratzeko eraikia, eta Parisko Garaipen Arkua eredu bezala hartua modelatua, Pyongyangeko Garaipen Arkua munduko handiena da. Oraindik ere eraikitzen dira denbora baterako garaipenaren ateak, zeremonia batean edo ospakizun desfile batean erabiltzea da asmoa, ondoren, deseginak izateko.