Francisco Morales-Bermúdez
Francisco Remigio Morales-Bermúdez Cerrutti (Lima, 1921eko urriaren 4a - ibidem, 2022ko uztailaren 14a) perutar militarra eta politikaria izan zen. Peruko presidentea izan zen 1975etik 1970ra.
Liman jaio zen eta Remigio Morales Bermudez Peruko presidentearen biloba izan zen eta karrera militarra jarraitu zuen.
1968an Fernando Belaúnde Terry presidenteak Finantza ministro izendatu zuen eta lehen ministro izan zen Juan Velasco Alvarado presidentearen gobernuan 1975eko otsailaren 1etik abuztuaren 29ra.
1975eko abuztuaren 29an, Velasco presidentea kanporatu zuen estatu-kolpe batean. Herrialdea zuzendu zuen krisi ekonomiko latzean, eta Peruko iraultzaren joera sozialistetatik aldendu zen. Kondor operazioan parte hartu zuen Hego Amerikako beste diktadura batzuekin batera.
1980an hauteskundeak egin eta Fernando Belaunde hautetsiari eman zion boterea. Italiako justiziak kondenatu zuen Kondor Operazioan egindako lanagatik.