Federico Trillo
Federico Trillo (Cartagena, Espainia, 1952ko maiatzaren 23a) espainiar militar eta politikaria da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tradizio militarreko familia batean jaio zen. Zuzenbide-ikasketak egin zituen, Salamancako Unibertsitatean. Armadako Legelari Taldeko kide izan zen lehenik, eta Mediterraneoko Itsasaldeko Fiskal Taldeko kide gero. 1983an, Alianza Popularreko kide zelarik, lege-aholkularitzako buruzagitza onartu zuen. 1989an, Partido Popularreko diputatu hautatu zuten Alacanteko probintziaren ordezkari gisa. 1990eko martxoaren bukaeran, Partido Popularraren X. Biltzarrean, idazkariorde laguntzaile izendatu zuten. Lege-arazoez arduratu zen alderdiaren barruan, eta alderdiaren bozeramaile izan zen Legebiltzarrean zenbait lege eztabaidatzeko orduan (Hiri Segurtasunerako Legea; Corcuera Legea; Espainiako Kode Penalerako lege proiektua). 1993ko hauteskunde orokorretan, Alacanteko Partido Popularreko hautagaien buru izan zen. Espainiako Kongresuko presidente izan zen (1996-2000) eta, gero, Espainiako Defentsa ministro izendatu zuen José María Aznarrek (2000).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- 1952ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Espainiako Alderdi Popularreko politikariak
- Cartagenarrak
- Espainiako militarrak
- Espainiako ministroak
- Opus Deiko kideak
- Espainiako diputatuak IV. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak V. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak VI. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak VII. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak VIII. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak IX. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak X. legegintzaldian
- Madrilgo Complutense Unibertsitateko ikasleak
- Valentziako Erkidegoko politikariak