Edukira joan

Fama (mitologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fama (mitologia)
Antzinako Greziako erlijioa
Fama jainkosaren irudia, bere tronpetarekin, Iruñeko Udaletxean.
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Artikulu hau Jainkosa klasikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Fama (argipena)».

Fama edo Feme jainkosa, erromatar eta greziar mitologian ageri den pertsonaia da, fama edo ospearen pertsonifikazioa. Erromatarren bertsioan, Jupiterren mezularia da. Tronpeta jotzen ari den emakume hegodun baten gisa irudikatzen da[1].

Greziar mitologian, Gaia edo Elpis (itxaropena) jainkosen alaba gisa azaldu izan da. Zurrumurru eta esamesen hedatzailetzat hartzen zen: ospea, ospetsuak eta txutxu-mutxuak antzinatik elkarlotuta daudelako seinale.

Erromatar mitologian, Fama "zurrumurruaren" sinonimo pertsonifikatua zen batik bat. Virgiliok zioen mihi, begi, belarri eta luma asko zituen izakia zela.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Fama (mitologia) - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2018-06-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.