2020ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartutako euskal herritar kirolariak
Dominak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Postua | Estatua | Urrea | Zilarra | Brontzea | Guztira |
---|---|---|---|---|---|
76.a | Euskal Herria | 0 | 1 | 0 | 1 |
Guztira | 330 | 327 | 394 | 1051 |
Euskal Herria, Nazioarteko Olinpiar Batzordeak talde onartua ez bazen, domina bat lortuko zuen eta 76. postuan egongo zatekeen, Bahrain, Ipar Mazedonia, Lituania, Namibia, Saudi Arabia eta Turkmenistanekin batera. Maialen Chourraut piraguistak zilarrezko domina lortu zuen.[1]
Taldekako lana zenez, Espainiako selekzioarekin gizonezkoen futbolean[2] eta eskubaloian[3] lortutakoak ez ditugu kontuan hartzen.
Parte hartzaileak kirolaren arabera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuten 31 euskal kirolarien zerrenda. Nazioarteko Olinpiar Batzordeak onartutako 33 kirol olinpikoetatik 15ean hartu zuten parte euskal kirolariek, ia denak (Jonathan Atsu eta Pauline Ado baionarrak eta Kévin Peponnet donibandarra izan ezik) Espainiako selekzioarekin. Golfean, Jon Rahm joatekotan zen baina COVID-19an positibo emanda erretiratu zen. Gainera, gutxieneko marka zuen Majida Maayuf Aguraingo marokoarrak ez zituen beharrezko dopin testak egin eta ezin zuen hara joan.
Kirolaria | Kirola | Jaioterria | Parte-hartzeak | |
---|---|---|---|---|
Virginia Díaz | Lemazainik gabeko bikoteka | Astillero | Bat | |
Sergio Fernández | Gizonezko 400 metro hesidunak | Iruñea | Bi | |
Teresa Errandonea | Emakumezko 100 metro hesidunak | Irun | Bat | |
Asier Martinez | Gizonezko 100 metro hesidunak | Iruñea | Bat | |
Odei Jainaga | Gizonezko xabalina jaurtiketa | Eibar | Bat | |
Elena Loyo | Emakumezko maratoia | Zuia | Bat | |
| ||||
Clara Azurmendi | Emakumezko banaka | Donostia | Bat | |
Kévin Peponnet | 470 espezialitatean gizonezkoen binaka | Donibane Lohizune | Bat | |
José María Basterra | Gizonezko taldekakoa | Getxo | Bat | |
Julen Aginagalde | Gizonezko taldekakoa | Irun | Bat | |
Eduardo Gurbindo | Gizonezko taldekakoa | Iruñea | Bat | |
Nerea Pena | Emakumezko taldekakoa | Iruñea | Bat | |
Ainhoa Hernández | Emakumezko taldekakoa | Barakaldo | Bat | |
Mikel Merino | Gizonezko taldekakoa | Iruñea | Bat | |
Jon Moncayola | Gizonezko taldekakoa | Garinoain | Bat | |
Mikel Oiartzabal | Gizonezko taldekakoa | Eibar | Bat | |
Unai Simon | Gizonezko taldekakoa | Gasteiz | Bat | |
Martin Zubimendi | Gizonezko taldekakoa | Donostia | Bat | |
Carlota Ziganda | Banakako emakumezkoa | Larraintzar | Bi | |
Jonathan Atsu | 200 metro gizonezkoen estilo librean | Carhaix-Plouguer | Bat | |
Ander Elosegi | Ur bizietako C-1 maila | Orio | Lau | |
Maialen Chourraut | Ur bizietako K-1 maila | Lasarte-Oria | Lau | |
Iñigo Peña | Ur lasaietako K-4 1.000 m. | Zumaia | Bi | |
Xabier López-Arostegi | Gizonezko taldeka | Getxo | Bat | |
Pauline Ado | Emakumezko banaka | Baiona | Bat | |
Garbiñe Muguruza | Emakumezko banakakoa Emakumezko binakakoa |
Caracas | Bi | |
Ion Izagirre | Gizonezko errepidekoa /Gizonezko erlojupekoa | Ormaiztegi | Bi | |
Gorka Izagirre | Gizonezko errepidekoa | Ormaiztegi | Bat | |
Omar Fraile | Gizonezko errepidekoa | Santurtzi | Bat | |
Ane Santesteban | Emakumezko errepidekoa | Errenteria | Bat | |
Alberto Munarriz | Gizonezko taldekakoa | Iruñea | Bi |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Zirkulua biribildu du» Berria 2021-07-28.
- ↑ «Zilarra Merino, Moncayola, Oyarzabal, Simon eta Zubimendirentzat» EiTB 2021-08-07.
- ↑ «Aginagaldek eta Gurbindok brontzea irabazi dute eskubaloian» EiTB 2021-08-07.