Eurotalde
Itxura
Eurotalde | |
---|---|
Datuak | |
Mota | Batzordea |
Agintea | |
Lehendakaria | Mário Centeno (mul) |
Jabea | Europar Batasuneko Kontseilua |
Historia | |
Sorrera | 1998ko ekainaren 4a |
webgune ofiziala |
Eurotaldea euroguneko Finantza ministroek hilero egiten duten bilera informalari deitzen zaio eta helburu nagusia beren politika ekonomikoa koordinatzea da. Ministroez gain, Europar Banku Zentraleko lehendakariak eta Moneta eta Ekonomia gaietarako Komisario Europarrak ere parte hartzen dute Eurotaldean.
Europar Kontseiluak 1997an sortu zuen Eurotaldea eta de facto hustu egin ditu haren biharamunean biltzen den Ekonomia eta Finantza Ministroen Kontseiluaren (ECOFIN) edukiak; azken honek Eurotaldearen erabakiak berresten ditu. Lehendakariak bi urte eta erdiko agintaldia du, Lisboako tratatuaren arabera[1].
2013ko urtarrilaren 21ean Jeroen Dijsselbloem herbeheretarra aukeratu zuten Eurotaldeko lehendakari[2].
Kideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Batsuneko Estatua | Ordezkaria |
---|---|
Austria | Hans Jörg Schelling |
Herbehereak | Eric Wiebes |
Belgika | Koen Geens |
Portugal | Maria Luís Albuquerque |
Zipre | Harris Georgiades |
Eslovakia | Peter Kažimír |
Finlandia | Antti Rinne |
Eslovenia | Uroš Čufer |
Estonia | Jürgen Ligi |
Frantzia | Michel Sapin |
Espainia | Luis de Guindos |
Alemania | Wolfgang Schäuble |
Grezia | Gikas Hardouvelis |
Irlanda | Michael Noonan |
Italia | Pier Carlo Padoan |
Malta | Edward Scicluna |
Luxenburgo | Pierre Gramegna |
Letonia | Andris Vilks |
Bozkatzeko eskubiderik gabe | |
Europar Batasuna Eurotaldeko lehendakaria | Jeroen Dijsselbloem Herbehereak |
Europar Batasuna Europako Banku Zentraleko lehendakaria | Mario Draghi Italia |
Europar Batasuna Moneta eta Ekonomia gaietarako Komisarioa | Jyrki Katainen Finlandia |
Europar Batasuna Eurotaldeko Lan Taldeko burua | Thomas Wieser Austria |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Eurozone webgunea[Betiko hautsitako esteka]