Dorit Chrysler
Dorit Chrysler | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Graz, 1966ko irailaren 12a (58 urte) |
Herrialdea | Austria |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, gitarra-jotzailea, musikagilea eta musikologoa |
Lantokia(k) | New York |
Genero artistikoa | musika elektronikoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Dorit Chysler (Dorit Kreisler jaiotzez, Graz, 1966ko irailaren 12a) austriar theremin jotzaile, musikagile, ekoizle eta abeslaria da. AEBetako lehen theremin eskola, "KidCoolThereminSchool" izenekoa sortu zuen eta New Yorkeko Theremin Elkartearen sortzailea da[1].
San Frantsizkoko Orkesta Sinfonikoarekin jo du eta "Going Clear" HBOk ekoitziriko dokumentalaren soinu bandan parte hartu du. MoMan eta Venice Biennalen lan egiteko mandatua eman diote. Thereminaren erabilera sustatu du musika estilo garaikideetan, eta Lene Lovich, Dinosaur Jr., Marilyn Manson, Mercury Rev, Gordon Raphael (The Strokes), Electro Indigo eta Blonde Redhead musikariekin lan egin du. Eta Lincoln Zentroan, Palais Tokyon, the Louisiana Museoan, Coachellan, Roskilde Jaialdian, Vienako Konzerthaus-ean eta CBGB-n jo du[2].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Chrysler Grazen jaio zen eta bere gaztaroa Austrian igaro zuen. Opera Graz umeen koruan abestu zuen haurra zenean eta beranduago Musikologia ikasi zuen Vienako Unibertsitatean. Geroago New York-era joan zen bizitzera, bertan musikari bezala egin zuen lan, Halcion banda sortuz. Elliott Sharp, Swans, Anders Trentemoeller, ADULT, MAx Romero, Culster, Cjicks on Speed eta Baby Dee-rekin lan egin zuen.
Bakarlari bezala ibili da 2000.urtetik aurrera. Denbora honetan theremina deskubritu zuen[3]. Ordutik honan munduan zehar jo du, Brasil, Australia, Japonia, Txina eta Errusia, batzuk aipatzearren. 2005ean, Chryserrek eta Suzanne Fiolek New Yorkeko Theremin Elkartea sortu zuten.
Chryslerren musika estiloa musika pop elektroikoan oinarritzen da, eta konposizio esperimental eta zinematikoan. The Wall Street Journalek "Etorkizuneko Lotte Lenya" bezala izendatu zuen. Paper aldizkariak "Marianne Faithfull eta Nikola Teslaren ume maitea" zela esanez deskribatu zuen, "Jane Birkin umezain eta Björk Girl Scout zuzendari errebelde bezala" bailituen[4]. Bere musika telebistan, filmeetan eta ikusentzunezko artean erabili izan da, adibidez, Lars von Trier zuzendariaren "Riget" lanean eta Jesper Justen "A Vicious Undertow" lanean.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Schlager On Parade - Plastiktray (2000)
- Best Of Dorit Chrysler - Plag Dich Nicht (2004)
- Tiny Thrills - Plag Dich Nicht (2005)
- Dorit Chrysler / Mico (3) / Monotekktoni / Iris (8) - 4 Women No Cry (Vol. 2) - Monika Enterprise (2006)
- Sea Of Negligence - Prurience Factory (2011)
- Avalanche - In My Room (2012)
- Chinatown Evil / Sci-Fi - Bubutz Records (2012)
- Theremin 100 - NY Theremin Society (2020)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Theremin Society» thereminsociety.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
- ↑ (Ingelesez) Fusilli, Jim. (2013-01-01). «An Instrument Comes Into Its Own» Wall Street Journal ISSN 0099-9660. (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
- ↑ (Ingelesez) Sayej, Nadja. (2013-09-17). «Dorit Chrysler Is The Theremin Goddess» Vice (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
- ↑ (Ingelesez) «Dorit Chrysler: a Wizard, a True Theramin Star!» PAPER 2007-05-25 (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).