Deva (jainkoa)
Deva (devanagariz देव, devā) hitz sanskritoa da, "jainko" esan nahi duena eta naturaz gaindiko edozein izaki onbera izendatzen duena. Hindu mitologian, devak edozein jainko onbera da[1], Trimurtik antolatutako erresumen ordena mantentzeaz arduratzen dira eta, orokorrean, asura jainko gaiztoen ondo-ondoan jartzen dira. Batzuetan devata izena ere ematen zaie.
Budistentzat, devak zeru ezberdinetan bizi diren izakiak dira, non plazer ugariz gozatzen duten, euren aurreko ekintza onak saritzeko, oraindik karma-mailak gainditu ez dituztelako eta berpizte berrien mende daudelako.
Ondoren, mendebaldeko sinesmen esoterikoekin parekatu ziren.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Deva hitza div aditz-errotik dator, "Distira, dirdira" esan nahi duena. Etimologikoki *deiwos aitzinindoeuroperatik dator, "Jainkoa, jainkozkoa" esan nahi duena, zehazkiago "egun-argikoak", latinezko deus eta avesterazko daeva hitzekin lotua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Encyclopedia of Hinduism par C.A. Jones et J.D. Ryan publié par Checkmark Books, page 127, ISBN 0816073368