Edukira joan

Dena sutan: gose jokoak II

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dena Sutan: Gose Jokoak II» orritik birbideratua)
Dena sutan: gose jokoak II
Datuak
IdazleaSuzanne Collins (2009)
Argitaratze-data2009ko irailaren 1a
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaCatching Fire
HizkuntzaIngeles
ArgitaletxeaScholastic Corporation (en) Itzuli
Herrialdea AEB
IlustratzaileaTim O'Brien
Orrialdeak391
ISBN978-0-545-22724-7
OCLC288932790
Euskaraz
IzenburuaDena Sutan: Gose Jokoak II
ItzultzaileaKoro Navarro
Argitaratze-data2010
Orrialdeak444
ISBN978-84-9868-189-5


Dena sutan: gose jokoak II (ingelesez: Catching Fire) Suzanne Collinsek idatzitako eleberria da. 2009an argitaratua, izen bereko trilogiaren bigarren zatia da.

Euskaraz Alberdaniak plazaratu zuen.[1]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Nahiz eta Katnissek eta Peetak jokoak igaro, irabazle moduan distritu guztiak bisitatu behar zituzten. Bisita honetan, distrituak berriro Kapitolioaren kontra matxinatzen hasten zirela konturatu ziren. Kapitolioak, distritu guztietako segurtasun maila handiagotzen hasi zen .Egun batean, Gale ehiza ilegala egiten harrapatzean, distrituko plazan zigorraz jo zuten Katniss agertu arte. Kapitolioak pentsatu zuen, distrituetan gertatutakoa Katnissen errua zela, berak Kapitolioak jarritako arau bat aldatzea lortu zuelako. Gainera, Katnissek jokoetara eramandako intsignia matxinadaren intsignia bilakatu zen. Horretaz aparte, ez zuten Peetarekin zuen amodioa sinesten, bere lagun Galeekin egun batean musuka ikusi zutelako. Horregatik Peetarekin ezkontzen behartu zuten.

Zozketako egunak berriz ailegatu ziren eta Katniss jokoetako kontseilari berria izan behar zen, baina joko hauek bereziak ziren, 25 urtetik behin joko bereziak ospatzen zirelako eta urte honetan Kapitolioak erabaki zuen tributu berriak irabazleetatik ateratzea. Momentu horretan, Katniss konturatu zen jokoetara berriz itzuli behar zela, bere distrituko irabazleen artean neska bakarra zelako. Mutilen tokian, Haymitch (haien kontseilaria) agertu zen, baina Peetak haren postuan aurkeztea erabaki zuen Katniss babesteko. Horren ondorioz, amaieran haien arteko ezkontza ez zen ospatu denbora faltagatik. Jokoak oso ezberdinak ziren, kasu honetan irla bat zen eta hainbat gauza arraro gertatzen ziren ordu oro. Katnissek eta Peetak zenbait gazteekin talde bat egitea erabaki zuten , baina haiek ez zekiten gazte horiek plan bat zutela Katniss eta Peeta hortik bizirik ateratzeko,matxinadaren buruak ziren eta. Plana egin eta gero, Katniss, 12 distrituak erreskatatu zuen, baina Peetak ez zuen zorte bera eduki eta Kapitolioak harrapatu zuen. Katniss 12 distritura ailegatzean, Galek distritua desagertu egin zela eta orain distritu 13an bizi zirela esan zion.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.