Edukira joan

Crossraguel abadia

Koordenatuak: 55°20′19″N 4°43′15″W / 55.338481°N 4.720719°W / 55.338481; -4.720719
Wikipedia, Entziklopedia askea
Crossraguel abadia
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaHegoaldeko Ayrshire
Koordenatuak55°20′19″N 4°43′15″W / 55.338481°N 4.720719°W / 55.338481; -4.720719
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXIII. mendea
Arkitektura
Ondarea

Crossraguel abadia (ingelesez: Crossraguel Abbey) Eskoziako Maybole herritik hurbil dagoen abadia da, gaur egun hondarretan aurkitzen dena. A mailako eraikina izendaturik dago.

Cross of Riaghail (Regulusen gurutzea) izenetik dator Crossraguel izena.

1225ean Paisleyko abadiako monjeei lurrak eman zizkien Donnchadh (Duncan) Carrickeko kondeak baina hauek eliza kaskar bat baino eraiki ez zutenez 1244an kondeak ganorazko abadia bat altxatzera behartu zituen. Crossraguel abadia eraiki zuten orduan.

1307an Eduardo I.a Ingalaterrakoaren armadak harpilatu zuen eta monjeek monasterio handiagoa eraiki zuten. 1560an Eskoziako Erlijio Erreformaren ondoren monasterioak bertan behera gelditu ziren baina monjeei 1601 arte bertan bizitzen utzi zitzaien.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]