Cornelius van Bynkershoek
Itxura
Cornelius van Bynkershoek | |||
---|---|---|---|
1724 - 1743 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Middelburg, 1673ko maiatzaren 29a | ||
Herrialdea | Zazpi Herbehere Batuen Errepublika | ||
Heriotza | Haga, 1743ko apirilaren 16a (69 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | University of Franeker (en) | ||
Hizkuntzak | latina | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | jurist-consultant (en) eta magistratua |
Cornelius van Bynkershoek (Middelburg, 1673ko maiatzaren 29–Haga, 1743ko apirilaren 16) Herbehereetako aholkulari juridiko, epaile eta legelaria izan zen. Nazioarteko zuzenbideari ekarpen handiak egin zizkion.
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Dominio Maris (1702);
- Observationes Juris Romani (1710),
- Aurrekoaren jarraipena lau liburukietan plazaratu zuen (1733)
- De legatorum foro (1721)
- Juris Publici Quaestiones (1737).[1]
- Lan guztien edizioa, hil ondoren plazaratuta Genevan, 1761an.
- Lan guztien edizioa bi liburukitan, Leidenen, 1766.
Garrantzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Van Bynkershoen garrantzia batez ere Itsasoaren Legeetan islatu zen. Beste ideien artean, inguruko uretako jabetza estatu bakoitzak zuela defenditu zuen. Haren ustez estatu batek hiru itsas miliaren jabetza errekla zezakeen, edota ertzetatik botatako kanoikada baten distantzia. Ideia hau erabat zabaldu zen eta "kanoikadaren araua" bezala ezagutzen zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Bynkershoek, Cornelius van (2007). A Treatise On The Law Of War. Lawbook Exchange. ISBN 1-58477-566-1.